

Iaz denboraldia Reto Iberdrolaren Iparraldeko taldearen lehen postuan (lehiaketa martxoan gelditu zen) amaitu ondoren, Athletic Clubeko filialak urte berri bati begira jarri zen. Taldeak debuta egin zuen 2019-2010 denboraldian emakumezkoen Bigarren Mailan. Aurten, Iraia Iturregiren neskak “B” azpitaldean lehiatuko dira. Maila osoan banaketa geografiko bat egin zen, eta, horri esker, iaz taularen goialdean geratu ziren taldeak kontra jokatzen ari dira aurten: Alaves, FC Bartzelona “B”, Osasuna, Seagull… dira Athletic Club “B” k 9 talde osatzen dituen azpitalde honetan aurrez aurre dituen aurkarietako batzuk.
Lehen sei jardunaldien ostean, talde zuri-gorriak pbost untu lortu ditu. “Egia da espero genuena baino okerrago hasi garela. Bagenekien eman den berregituraketarekin, hain azpitalde lehiakorra izanik, guk filial gisa zaila izango genuela. Sei jardunalditan bost puntu bakarrik ateratzea ez genuen espero”, aitortu du entrenatzaile loiutarrak. Taldeak garaipen 1, 2 berdinketa eta 3 porrot jaso ditu.
Helburua: lehen taldea prestatzea eta hornitzea
Bigarren taldearen helburua “lehen taldean dauden eta B fitxa duten jokalariei laguntzea da, lehen taldearekin jokatzen ez badute, gurekin minutuak izan behar dituzte goian lehiatzeko prest egoteko”, dio Iturregik. Izan ere, Villacampak ez du zalantzarik izan denboraldi-aurreaz geroztik, Primera Iberdrolako partiden egutegi gogorrari aurre egiteko. Paula Aranak eta Bibiane Schulzek debuta egin dute dagoeneko partida ofizialean, eta Alejandra Estefania 17 urterekin sartu da deialdian. Bestalde, Nerea Nevado eta Leyre Monente, biak filialaren fitxarekin, lehen taldeko dinamikan ari dira, Villacampak hala eskatzen badu, jokatu ahal izateko.
Iraia Iturregik uste du debut gehiago iritsiko direla eta emaitzak ere, bere jokalariek zelaian eman dituzten sentsazio onekin bat egingo dutela. Emakumezkoen filiala kalitate handiko taldea da, baina, COVID-19ren ondorioz, kategoria berregituratzeak markatutako denboraldian, ez da ondo hasi. Lehoi ohiak bere iritziak utzi dizkigu lehiaketaren lehen aste hauei buruz.



Emakumezkoaren taldearen plangintza martxoaren 14ra arte
Emakumezkoena
Etxean jokatuko dituzten bi partidetatik (Sporting Huelva eta Valentzia CF taldeen aurka) lehenengoa jokatuko dute lehoiek, sailkapenean gora egiten jarraitzeko asmoz


Emakumezkoen Athleticen kontu berria Twitterren
Emakumezkoena
Neskek gune propioa dute gaurtik aurrera Instagrameko bere kontuarekin bat egiten duen sare sozialean, emakumezkoen atalaren gaurkotasun guztia zehatz-mehatz eskainiko duena


Landutako garaipena Vallecasen
Emakumezkoena
Talde osoaren jarrerak eta intentsitateak, eta Lucia Garciaren hiru golek garaipena eman diote Athletici Vallecasen (2-3)


ZUZENEAN: Rayo Vallecano – Athletic Club (21. J Primera Iberdrola)
Emakumezkoena
Jarraitu Primera Iberdrolako (21. jardunaldia) partidako zuzeneko kontaketa (audioa) 13:00etatik aurrera


“Inoiz ez dugu amore emango”
Emakumezkoena
Iraia Iturregik 19 jokalari deitu ditu bihar Rayo Vallecanoren aurka jokatzeko, “une zailetan bere aurpegi onena ematen duen taldea”


Zuzenean: Iraia Iturregiren prentsaurrekoa
Emakumezkoena
Streaming bidez jarraitu entrenatzaileak Lezamako prentsa aretotik egingo duen agerraldia, Rayo Vallecano – Athletic partidaren atarikoan.


Rayo harrapatzea, igandeko helburua
Emakumezkoena
Zuri-gorriek Rayo Vallecano izango dute aurkari igande honetan, 13:00etatik aurrera, jaitsiera postuetatik aldentzeko


Emakumezkoen taldearen plangintza martxoaren 7ra arte
Emakumezkoena
Primera Iberdrolaren erritmoa 21. jardunaldiarekin eta lehoiek igandean Vallecasen Rayoren aurka jokatuko duten partidarekin itzuliko da


Porrot gogorra luzapenean Betisen aurka
Emakumezkoena
92. minutuan Bea Parrak sartutako golari esker, lehoiek Felipe del Valle futbol zelaian ezin izan dute punturik lortu


Real Betis, aurkari zuzena zelai ezezagunean
Emakumezkoena
Gure neskek Felipe del Vallen jokatuko dute gaur arratsaldean (17: 00etan), inoiz jokatu ez duten belar naturaleko zelaian