

Gaizka Garitanok agerraldia egin du Lezamako prentsa aretoan, Getafe-Athletic partidaren aurreko azken entrenamendua egin aurretik (bihar, Coliseum Alfonso Perez, 16:15ean).
Entrenatzaile zuri-gorriak Madrilen hiru puntu batzearen garrantzia azpimarratu du: “Bat irabazi eta hurrengoa galtzeko dinamika batetik gatoz. Kanpoan berriro irabazi behar dugu eta bi garaipen jarraian bideratu. Hori da benetan garaipena ona egiten duena, bi segidan batzea. Talde guztiek bilatzen duten formula da, baina zaila da Lehen Mailan hori lortzea”.
Garitanok badaki biharko partidaren planteamenduak ez duela “zerikusirik” joan den asteleheneko Betisekin: “Getafe oso talde gogorra eta lehiakorra da, Ligako zailenetakoa. Oso denboraldi onak egiten ditu eta gauzak zailtzen dizkio edozein talderi. Guk argi daukagu zein izango den gure rola bihar, ondo landu dugu eta bigarren garaipenaren bila goaz”.
Athletic zortzigarren postuan sailkatuta, Derioko entrenatzaileak badaki zein estu dagoen sailkapena: “Beti izaten da horrela denboraldiaren hasieran. Berdintasuna da nagusi, eta garaipenak edo porrotak goian jartzen zaituzte gaur eta hurrengo jardunaldian behean. Guk ez diogu taulari begiratzen, egunerokoari begiratzen diogu, Lezamako lanari, taldea egiten ari den lanean benetan konfiantza dugulako, eta ziur emaitza positiboak ekarriko dituela”.



Zuzenean: Mikel Balenziagaren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu Athleticeko jokalariaren agerraldia Lezamako prentsa aretotik


2. finalera heltzeko bidea (III): Real Betis
Lehen taldea
Raul Garciaren gola (94. minutuan) eta Unai Simonen papera (penaltietan bi geldiketa egin zituen) berebizikoak izan ziren finalerdietarako txartela lortzeko


2020-21 Kopako finalaren kamiseta
Kluba
A la venta la misma camiseta ELITE que vestirán los leones el próximo sábado en La Cartuja, con la leyenda en el pecho y los parches de Copa y Bizi Ametsa en las mangas


“Bartzelona da faboritoa, baina guk ilusio bikoitza dugu”
Lehen taldea
Dani Garciak larunbateko Kopako finalaren aurkariaren maila onartu du, baina La Cartujan Bartzelona gainditu ahal izatea espero du


Zuzenean: Dani Garciaren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu Athleticeko jokalariaren agerraldia Lezamako prentsa aretotik


2. finalera heltzeko bidea (II): CD Alcoyano
Lehen taldea
Partidaren gidoia Ibizan jokatutakoaren antzekoa izan zen eta lehoiek final-zortzirenetan irauli behar izan zuten berriro markagailua Alacanteko taldearen aurka.,Villalibreren eta Williamsen golekin


2. finalera heltzeko bidea (I): UD Ibiza
Lehen taldea
Raul Garciaren eta Unai Nuñezen golek buelta eman zioten Javi Perezen hasierakoari, Bigarren B Mailako aurkari baten aurkako partida zail batean


Sevilla FC-Athletic Club partidarako ordutegia
Lehen taldea
Lehoiek eta Sevillako taldeak elkarren aurka jokatuko dute maiatzaren 3an, Ramon Sanchez-Pizjuan zelaian, 21:00etan


Lan plangintza apirilaren 18ra arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka apirilaren 18ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


“Egin ditugun gauza onekin geratu behar gara”
Lehen taldea
Marcelino Garcia Toral, gaurkoan hiru puntuak lortu ez arren, baikor da lehoiek datorren larunbatean Bartzelonaren aurka jokatuko duten Kopako finalerako