

Athletic Clubek 2020. urtearen amaiera LaLigako partidez betea izango du. Lehoiek sei partida jokatuko dituzte abendua amaitzeko. Horiei, urtarrilaren hasieran Elx taldearen aurkako partida gehitu beharko zaie. Guztira zortzi norgehiagoka izango dira 34 egunetan.
Lehenengoa aste honetan bertan izango da RC Celta taldearen aurka San Mamesen (ostirala 4, 21:00etan). Zortzi egun geroago, ligako hamahirugarren jardunaldia jokatuko du Athleticek Mestallan Valentziaren aurka (larunbata 12, 14:00etan). Atsedenerako denborarik gabe, hiru egun geroago, talde zuri-gorria Real Madrilen aurka arituko da Alfredo Di Stefano futbol zelaian (asteartea 15, 22:00etan) hemeretzigarren jardunaldiko partida aurreratuz, Espainiako Superkopa dela eta.
Huescak Katedrala bisitatuko du hiru egun geroago, hurrengo ostiralean, hilak 18, ligaren 14. jardunaldian. Gabonak iritsi aurretik, aste barruan ere, lehoiek Vila-realen aurka jokatuko dute La Ceramican (asteartea 22, 22:00etan).
Zehaztutako azken hiru partidak San Mamesen jokatuko dira: Realaren aurkako euskal derbia (osteguna 31, 14:00etan) eta Elxen aurkako norgehiagokarekin, 2021. urtea hasiko du Gaizka Garitanoren taldeak (igandea, urtarrilak 3, 14:00etan). Azkenik, Errege-egunean, zuri-gorriek etxean jokatuko dute Bartzelonaren aurka (urtarrilak 6, 21:00etan), atzeratutako bigarren jardunaldiko partidan.


Laburpena I Levante UD 1-1 Athletic Club (LaLiga 25. J)
Lehen taldea
Partidak bi penalti izan zituen, bat talde bakoitzarentzat, eta bana amaitu zen


“Garaipena merezi izan dugu”
Lehen taldea
Marcelinok, Ciutat de Valencian berdinketa lortu ondoren, bere taldeak Levanteren aurkako berdinketa baino gehiago merezi izan duela azpimarratu du


Sari eskasa berdinketarekin
Lehen taldea
Athleticek Levanteren atean etengabeko arriskua sortu arren, partida berdinketan amaitu zen, bi golak penaltiz sartuta


Hamaikakoak: Levante UD – Athletic Club
Lehen taldea
Kontsulta itzazu Ciutat de València zelaian jokatuko den LaLigako 25. jardunaldiko partidako hasierako taldeak


Marcelino: “Biharko partida bakarrik dugu buruan”
Lehen taldea
Athleticeko entrenatzailearen arabera, ostegunean berriro ere Levanteren aurka Kopako partida jokatu arren, taldeak Ligako partidan soilik jarri behar du arreta: “Partidarik hurbilena da garrantzitsuena”


Deialdia: Levante UD-Athletic Club (25.J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Levanteren aurka Ciutat de Valèncian jokatuko den LaLigako partidarako


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zuri-gorriak Lezamako prentsa aretotik biharko Levante-Athletic partidaren aurretik egingo duen agerraldia


Aste erabakigarria Levanteren aurka
Lehen taldea
Lehoiek, Ciutat de València zelaian jokatuko dituzten bi partidetatik lehenengoari aurre egingo diote ostiral honetan 21:00etan (25. J/LaLiga), martxoaren 4an Kopako finalerdietako itzuliaren aurretik


Zozketa: Raul Garciaren kamiseta
Lehen taldea
Parte hartu Athletic Clubeko Instagrameko kontu ofizialean eta lortu kontratua berritu berri duen jokalariaren kamiseta sinatua


“Erronkak, zenbat eta zailagoak hobeto”
Lehen taldea
Raul Garciak, Athleticekin 2022ra arte duen konpromisoa berritu ostean, “Klub honetan lehiatzeko behar den mailan egonda” jarraitzeko asmoa “beti” izan duela aitortu du