undefined

San Mames, urdinez Desgaitasuna duten Pertsonen Egunean

San Mames, urdinez Desgaitasuna duten Pertsonen Egunean

Zelaia piztea, nazioarteko jardunaldi honetan nabarmentzen diren jardueren artean

“Aukeratu ahal badut, mundua mugituko dut” lelopean, eta abenduaren 3an beti gertatzen den bezala, hainbat ekitaldi egin dira Desgaitasunen bat duten Pertsonen Nazioarteko Eguna dela eta. Desgaitasunari buruz dauden estereotipoetatik eta tradizionalki kolektibo hori irudikatzen duten ikonoetatik (gurpil-aulkiak, makuluak, laguntzak, mendekotasuna…) harago joateko aldarrikapen-eguna da gaurkoa.

Horrela, Athletic Clubek bat egin du Fekoorrekin, desgaitasun fisikoa eta/edo organikoa duten pertsonentzako Bizkaiko Federazio koordinatzailearekin. Jardunaldi honetan, desgaitasunen bat duten pertsonen kolektiboari laguntzeko beharraz kontzientziatzea da helburua, bai erakundeak eta bai gizartea oro har, pertsona hauek beren bizi-proiektuak gainerako herritarren autonomiaz eta independentziaz eta aukera-berdintasunean garatu ahal izan ditzaten.