

Konfinamendua eta perimetro neurriak beharrezkoak dira garrantzi honetako osasun-egoera baten aurrean. Pandemiak agenda soziala markatzen jarraitzen du Athleticen. Eta horrek esan nahi du ospakizun egunik jakin gabe atzeratzen ari direla zale zuri-gorriek espero dituzten hitzordu asko, ilusio bereziarekin. Adibidez, Denon Athletic Peñaren inaugurazio ofiziala.
Denon Athletic bi helburu nagusirekin sortu zen iaz: Peña guztiei suposatzen zaiona, Athletici babesa, animoa eta laguntza emateko asmoz sortu zena, eta, batez ere, aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa klubeko arlo guztietan sustatu eta bultzatu nahi duena, harmailetatik hasi eta antolakuntzaraino.
2019ko maiatzean Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan inskribatu ziren eta irailean Peña Ofizial gisa baimena jaso zuten. Lehenengoa, ligako talde batean dibertsitate funtzionala duten pertsonek sortua eta eraginkorra.
Araudiak agintzen duen bezala, jarduerak hasi eta urtebetera ofizialtasuna ospatu behar da. Udazken honetan egitekoa zen ekitaldi bat, baina udazkena aurrera doa, negua dator eta oraingoz egin daitekeen gauza bakarra indarrak eta ilusioak gordetzea da, pandemiak uzten duen arte. Denon Athletic 72 Athleticzalek osatzen dute. Horietatik 47k dibertsitate funtzionala dute, eta 25ek ez dute dibertsitate funtzionala. San Mameseko Ingelesen Tabernak egoitza lanak egiten ditu. Atzo, Fekoor Sarien ‘Bizitza Independentea 2020’ saria jaso zuen, Desgaitasunaren Egunean.



Elizegi: “Athletic txapeldun batekin amets egiten dugu”
Kluba
Athleticeko presidenteak Ezohiko Batzar Nagusiari buruzko balorazioa egin du: “Bazkideen konfiantza sentitu dugu, baina baita gauzak hobetu behar ditugula ere”


Zuzenean: Aitor Elizegiren prentsaurrekoa
Kluba
Streaming bidez jarraitu Athletic Clubeko presidenteak atzoko Batzar Nagusiaren inguruan egingo duen agerraldia


Batzarra: bozketen emaitzak
Kluba
Hauek dira bazkide konpromisarioen artean bozkatu diren Ezohiko Batzar Nagusiaren Gai-zerrendako hiru puntuen emaitzak


Presidentearen hitzaldia Ezohiko Batzarrean
Kluba
Aitor Elizegiren hitzak Athletic Clubeko Ezohiko Batzar Nagusiaren irekieran


Ezohiko Batzar Nagusia eratu da
Kluba
347 bazkide konpromisario telematikoki konektatu dira 10:00etan, beraz Gai-zerrendako puntuak garatzen hasi dira


Zuzenean: Ezohiko Batzar Nagusia 2020
Kluba
Streaming bidez jarraitu batzarrean eztabaidatuko den gai zerrenda


Kuotei buruzko galderak eta erantzunak
Kluba
Athletic Clubek datorren igandean Ezohiko Batzar Nagusian egingo duen kuoten proposamenaren inguruko zalantza ohikoenei buruzko informazioa


Akordioa Athleticen gizonezkoen lehen taldearekin
Kluba
Jokalarien soldataren borondatezko bigarren murrizketa hamar hilabetean


San Mames, gorriz Sortzetiko Kardiopatien Munduko Egunean
Kluba
Gure futbol zelaia txikienen bihotza zaintzearen alde argiztatu da


San Mameseko jatetxeak, berriro zabalik
Kluba
La Campa de los Ingleses bere jarduerara itzuli da. San Mames Jatetxeak bihartik aurrera, otsailak 13, egingo du