undefined

San Mameserako eskailera mekanikoen proiektua

San Mameserako eskailera mekanikoen proiektua

Zuzendaritza-Batzordeak 29.000 ikusleri goiko eraztunean sartzea errazteko plan bat onartu du, eta datorren urtearen amaieran prest egongo da

Athletic Clubeko Zuzendaritza-Batzordeak San Mamesen eskailera mekanikoen proiektua martxan jartzea onartu du, estadioko lau sektoreen ikusleei (Nagusia, Ekialdea, Iparraldea eta Hegoaldea) hirugarren harmailetara (bigarren eta hirugarren solairuak) sartzen laguntzeko. Obraren hasiera 2021eko uztailean izango da eta urte horren amaieran bukatuko da. Horren xehetasunak abenduaren 27an aurkeztuko dituzte Ohiko Batzar Nagusian, ‘Zuzendaritza-Batzordearen Proposamenak eta Proiektuak’ izeneko puntuan.

Etorkizuneko eskailera mekanikoek 29.000 zaleri (24.833 bazkide) San Mameseko sarrera eta irteera erraztuko diete, eta eskaileren oinezkoen mailarekin paraleloan joango dira, kalterik eragin gabe. Helburua da beren eserlekuak goi-harmailetan dituzten eta igogailuetan iladak egin behar dituztenei laguntzea.

Mugikortasun murrizketa iraunkorrak edo aldi baterakoak eta/edo adineko pertsonek erabiltzeko lehentasuna izango dute. Proiektuaren helburua da eskailera horiek 12.000 ikusle inguruko zirkulazio-fluxua jasatea ordu erdiro.

Sektore bakoitzeko desnibela hiru eskailera mekanikoren bidez konpontzen da. Beheko solairuaren eta estadioko bigarren solairuaren arteko desnibela gainditzeko bi eskailera erabiltzen dira, azkenekorako sarbidea eskailera bakar batekin egiten den bitartean. Eskailera multzo bakoitzaren noranzkoa bakarra izango da (igoera edo jaitsiera), eta partidaren hasierako edo amaierako unearen arabera ezarriko da.