undefined

Batzarra: kontuak azaltzeko agerraldia eta aldez aurreko bilerak konpromisarioekin

Batzarra: kontuak azaltzeko agerraldia eta aldez aurreko bilerak konpromisarioekin

Batzordeko kontulariak agerraldia egingo du ostegun honetan 2019-20 ekitaldiko itxiera eta bazkideei aurkeztuko zaizkien kontuen berri emateko. Aldez aurretiko konpromisarioen bilerak, hilaren 14an, 17an eta 20an

Jon Ander de las Fuentes Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzordeko kontulariak agerraldia egingo du ostegun honetan (abenduak 10), abenduaren 27ko Ohiko Batzar Nagusian xehetasun gehiagorekin aurkeztuko diren kontuen lehen aurkezpena egiteko. Hitzordua 12:00etan izango da San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan eta Athleticen Youtubeko kanalaren bidez jarraitu ahal izango da. Agerraldian, De las Fuentesek Klubaren egungo egoera ekonomikoa azalduko du, eta, horretarako, iazko denboraldiko ekitaldiaren itxiera eta 2020/21 ekitaldiko aurrekontuaren lehen azterketa egingo du. Kontu horiek urteko memorian argitaratuko dira, eta memoria hori bazkide guztien eskura egongo da egun horretan bertan, webguneko txokoan.

Aldez aurreko bilerak konpromisarioekin

Era berean, batzarraren aurreko asteetan konpromisarioekin egin ohi diren bileren datak ere zehaztuta daude. Oraingo honetan, aurrez aurreko bi topaketa egingo dira San Mamesen (astelehena 14 eta osteguna 17, biak 19:00etan), edukiera-muga batekin (70 pertsona bakoitzean), egungo egoera epidemiologikoaren ondorioz, eta bilera telematiko bat abenduaren 20an, igandea. Konpromisario guztiek (aurrez aurreko ekitaldiren batera joan badira ere) abenduaren 27ko Ohiko Batzar Nagusiko ingurunea eta formatua ezagutzeko aukera izango dute bilera telematiko honetan.

Bazkide konpromisario guztiek posta elektroniko bat jasoko dute bihar, asteazkena, aurrez aurreko bi bilerei buruzko informazio guztiarekin (14an eta 17an). Horietako batean izena eman nahi izanez gero, aukeratutako eguna zehaztuz erantzun beharko diote mezu elektroniko horri (epea abenduaren 11n itxiko da, 14:00etan). Bi bileretako baterako 70 pertsona baino gehiagok izena ematen badute, zozketa bat egingo da (ostirala) izena eman duten konpromisarioen artean. Aldez aurreko bilera telematikorako (igandea, 20), bazkide konpromisario guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute datorren astean, bertara sartzeko jarraibideekin.