undefined

Kontrol Ekonomiko eta Kontratazio Batzorderako izen-emateak

Kontrol Ekonomiko eta Kontratazio Batzorderako izen-emateak

Organo berri horretan parte hartu nahi duten bazkideek izena eman dezakete webguneko Txokotik. Hilaren 27ko Batzarrak aukeratuko ditu kideak.

Kontrol Ekonomiko eta Kontratazio Batzordeko kide izan nahi duten bazkideek izena eman dezakete dagoeneko, webguneko Bazkideen Txokoaren bidez. Batzordekideak abenduaren 27ko Ohiko Batzar Nagusian aukeratuko dira bozketaren bidez.

Organo berri hori 2019ko Batzarrean aurkeztu zen, eta Batzordeko kide izateko aldez aurretik izena eman dutenen artean boto gehien lortzen dituzten hiru bazkideek osatuko dute.

Interesdunek abenduaren 22a (10:00etan) baino lehen bidali beharko dute curriculuma PDF formatuan, eta Bazkideen Txokora igo, ‘Kontrol Ekonomiko eta Kontratazio Batzordea’ erlaitzan horretarako ezarritako botoiaren bidez.

PDF dokumentu horretan, hautagaiak batzordekide izateko arrazoiak sartu ahal izango ditu (aukerakoa), eta honako datu hauek sartu beharko ditu (nahitaezkoa):

• Izen-abizenak
• Bazkide-kodea eta antzinatasuna
• Jaioterria eta jaioteguna
• Argazkia
• Egungo lanbidea
• Prestakuntza akademikoa
• Ibilbide profesionala

Curriculumaren formatua librea izango da, eta bazkideak hautagaitza aurkezteko egokitzat jotzen dituen elementu gehigarriak sartu ahal izango dira bertan.

Horrez gain, nahi duen bazkideak bideo bat bidali ahal izango du (gehienezko iraupena 2 minutukoa) bere hautagaitza defendatzeko. Bideo hori abenduaren 27ko Ohiko Batzar Nagusian igorriko da, gai-zerrendari dagokion puntuan. Bideoak (edo horien ahokaleku-zerbitzarirako esteka) [email protected] helbidera bidali beharko dira izena emateko epea amaitu baino lehen.

Bazkide guztiek ikusi ahal izango dute Batzorde honetarako bazkide hautagaien zerrenda eta haien PDF dokumentua, webguneko Txokoaren atal berean, Bazkideen Arretarako Bulegoak hautagai izateko baldintza guztiak betetzen direla egiaztatu ondoren.