
Lehoien azken hiru garaipenak Mestallan
Lehoien azken hiru garaipenak Mestallan
Athleticek Valentziaren zelaian lortutako azken hiru garaipenak errepasatu ditugu,hirurak golik jaso gabe
Athletic Clubek Mestallan jokatuko du larunbatean, 14:00etan, Valentziaren aurka ligako 13. jardunaldiko partida. Erregulartasunaren lehian ‘che’ taldearen aurka etxetik kanpo izandako aurrekariek hamahiru garaipen, hogeita bi berdinketa eta berrogeita hamar porrot utzi dizkiete lehoiei.
Zenbaki historikoak ez daude talde zuri-gorriaren alde, baina ligan lehoiek Valentziaren aurka lortutako azken hiru garaipenek oraindik ere zaleen oroimenean jarraitzen dute. Hiruretan bi gol edo gehiago sartu eta atea hutsean utzi zuten lehoiek.
2007-08 denboraldiak Athleticen garaipen sendoa utzi zuen 0 eta 3ko emaitzarekin. Fran Yestek, 32. minutuan falta jaurtiketa batekin markagailua ireki zuen lehen zatian eta bigarrenean, Fernando Llorentek bi gol sartu zituen, buruz eta aldaratze baten ondoren.
Emaitza 2015-16 denboraldian errepikatu zen, baina partida erabat ezberdina izan zen. Markagailua ez zen mugitu 73 minutura arte, Sabin Merinok Mikel San Joseren erdiraketa bikain bat errematatu zuenean. Iker Muniainek bigarrena egin zuen Mikel Ricok baloia lapurtu ostean. Aritz Adurizek, kornerraz errematatuta, gol festa itxi zuen.
Athleticek ere garaipen sendoa lortu zuen iaz (2019-20), Valentzia 0-2 garaituta. Raul Garcia izan zen protagonista eta golak bi zatien hasieretan sartu zituen. Lehenengoa, 13. minutuan, Muniainek eta Iñaki Williamsek egindako jokaldia sareratuz, eta bigarrena, Valentziaren atea ezkerkada batekin txikituz, 47. minutuan.
Erlazionatutako partidak
Valencia CF - Athletic Club

