undefined

Bilbao Athletic-Barakaldo CF, atzeratuta

Bilbao Athletic-Barakaldo CF, atzeratuta

RFEFko Lehiaketa Epaileak erabaki hori hartu du Barakaldoko plantillaren konfinamenduagatik, jokalari batek positibo eman baitu

Bilbao Athletic eta Barakaldo CF taldeen arteko neurketa, bederatzigarren jardunaldiari dagokiona, atzeratu egin da Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Epaileak COVID-19rekin lotutako arrazoiak direla eta hartutako erabakiaren ondoren.

Iragan astean Barakaldo CF taldeko jokalari batek emandako positiboaren ondoren, taldea konfinatua gelditu zen eta ezin izan zuen Club Portugaleteren aurkako partida jokatu. Modu berean, Bilbao Athleticek eta Barakaldok Lezaman jokatu behar zuten partida ere atzeratu egin da.