undefined

Lucía García, gupidagabe

Lucía García, gupidagabe

Primera Iberdrolako 10 jardunaldiren ostean, aurrelari zurigorriak zortzi gol sartu ditu eta denboraldi oso batean Athleticekin egindako marka onenetik bost goletara dago: hamahiru, 2018-19 denboraldian lortutakoak

Lucia Garciak gozo jarraitzen du ate aurrean. Aurrelari zuri-gorriak zortzi gol sartu ditu Primera Iberdrolan 10 jardunaldi jokatu ostean, maila horretako pitxitxitik, Ludmilatik (Atletico) gol bakarrera eta Asllanirekin (Real Madril) berdinduta. Liga hasiera bikaina izan da atera begira, eta denboraldi oso batean Athleticekin lortutako marka onenetik 5 goletara dago: 2018-19an lortutakoa, 13 golekin. “Erronka polita da”, dio Luciak.

Gainera, ’17 ‘ zenbakiaren tantoak beti izan dira baliagarriak denboraldi honetan puntuak lortzeko, eta nabarmentzekoa da Athleticek urrezko bi puntu lortu zituela Luciak sailkapeneko liderren aurka egindako bi gol bikoteei esker: UDF Tenerife eta Atletico Madrilen aurka.

Jokalari zuri-gorria “oso pozik” agertu da egin duen denboraldi hasierarekin, baina, “zalantzarik gabe, taldeak 3 puntuak eskuratzea bere golen aurretik” jartzen dituela gogorarazi du. “Puntuak lortzeko balio badute, ongi etorriak izan daitezela, baina garaipena da eta beti izango da gehien axola zaidana”.

Lucia Garciak bosgarren denboraldia du Athleticen, eta ardura gehiago hartzeko unea dela onartu du. “Hori eskatzen dit ‘Villa’k ere , erantzukizun gehiago hartzeko, eta egunero egiten dut lan horretarako. Golekin taldeari laguntzen saiatzen naiz, baina baita defendatzen ere, eta baloi bat irabazteko egiten dudan lasterketa bakoitzean ere”.