undefined

“Taldea entxufatuta eta egoera iraultzeko gai ikusten dut”

“Taldea entxufatuta eta egoera iraultzeko gai ikusten dut”

Larunbatean Mestallan hiru puntuak lortzea espero du Muniainek: “Ziur nago lan ona eginez gero emaitza positiboa lortuko dugula”

Iker Muniainek agerraldia egin du Lezamako prentsa aretoan Athleticek Valentziaren aurka jokatuko duen astean (larunbata, 14:00etan). Kapitain zuri-gorrik baikor ikusten du taldea: “Egiten dugun horretan sinesten dugu, hobetu beharreko esparruak daudela badakigu eta denok batera lan egiten dugu horretan. Egoera irauli dezakegu eta elkarrengan konfiantza dugu. Horrek lasaitu egiten nau, ni eta talde osoa”.

Muniainek adierazi duenez, “ez da erraza izaten ari emaitza positiboen bolada bat kateatzea, baina sailkapenari begiratzen diozu eta hori gertatzen ari zaie talde gehienei. Denok gaude zapi estu batean sartuta, Europatik jaitsierako postuetaraino. Liga oso estu dago eta partida bakoitza borroka handia da”. Ikerrek taldekideak “entxufatuta eta athleticzale orok bilatzen duen erregulartasun hori aurkitzeko gogoz” ikusten ditu: “Ahalik eta gohien egon nahi dugu, eta sailkapenean gora egiteko aldatu beharrekoak egokitzen ari gara”.

Larunbateko aurkariari, Valentziari, dagokionez, Muniainek uste du ez dela bere unerik onena pasatzen ari, “baina bere taldea ikusten duzu eta duen potentzialaz ohartzen zara. Hala ere, ziur gaude lan ona eginez gero hiru puntuak lortuko ditugula. Iaz garaipen sendoa lortu genuen Mestallan”.