undefined

2019-20ko Kontuak eta 2020-21eko Aurrekontuak

2019-20ko Kontuak eta 2020-21eko Aurrekontuak

Jon Ander de las Fuentesek Klubaren egoera ekonomikoari buruzko lehen azterketa egin du

COVID-19aren inpaktuak % 19,5eko murrizketa (-21,96 milioi euro) ekarri du 2019/20 ekitaldiko diru-sarrera arruntetan.

Athletic Clubek egoera sendoa mantentzen du 137,1 milioiko ondare garbiarekin, hau da, pasibo osoaren %44,5, 102,2 milioiko epe luzerako hornidurak eta 166,2 milioiko diruzaintza 2020ko ekainaren 30ean.

2020/21 denboraldirako 97 milioi euroko diru-sarrera arruntak aurreikusten dira, eta pandemiaren eraginez 15,4 milioi euroko inpaktua egongo da, beraz, ez dira sartuko. Horrek esan nahi du COVID19ak bi denboraldietan izan dituen ohiko diru-sarreretan 37,4 milioi euroko eragina izango duela.

Deskargatu Egoera Finatzarioaren Atariko Azalpena

Zuzendaritza Batzordeko kontulariak, Jon Ander de las Fuentesek, Aitor Elizegi Athletic Clubeko presidentearekin batera, San Mameseko prentsa aretoan agerraldia egin du, abenduaren 27ko Ohiko Batzar Orokorrean bazkideei azalduko zaien egoera ekonomiko eta finantzarioaren atariko azalpena egiteko. Batzarrean, besteak beste, 2019/20 denboraldiari dagozkion emaitzak eta 2020/21 denboraldian bere jarduerei ekiteko beharrezkoak diren aurrekontuak eztabaidatuko dira.

De las Fuentesek nabarmendu duenez, COVID-19ren ondorioak are larriagoak izango dira 2020/21 denboraldian amaitutako azken denboraldikoak baino, eta, horregatik, “ezin da ekitaldi ekonomiko bakoitza banan-banan aztertu, kontabilitateko periodifikazio behartuek denboraldi bakoitzeko benetako eraginen ikuspegia galaraz baitezakete”.

Batzordeko kontalariak Klubeko estamentu guztiek egindako ahalegina eta bizi dugun aparteko unea azpimarratu ditu: “Inpaktu garrantzitsu horri aurre egiteko, gurekin dauden kolektibo guztiei pandemiaren osteko etorkizuneko eszenatokirako gure balioak eta indarguneak bermatzen laguntzeko eskatuko diegu. Aparteko ahalegin horiek bazkideei eskatzen ari gatzaizkie, baina baita gure langile, enplegatu eta laguntzaile guztiei, gure kirol-jarduera arautzen duten erakundeei eta Kluba eta bere marka sustatzeko gure jarduera guztietan parte hartzen dutenei ere”.

 2019-20eko ekitaldi ekonomikoa

2019/20 ekitaldia, martxoaz geroztik, osasun-pandemiaren ondorioek markatu dute, eta ondorioak 2020/21 ekitaldi osoan zehar izango dira.

COVID-19ren inpaktuak diru-sarrerak % 19,5 murriztea ekarri du (-21,96 milioi euro), eta horrek, diru-sarrera horiei zuzenean lotutako kostuak deskontatu ondoren (1,1 milioi), azken emaitzetan -20,85 milioiko inpaktua izan du.

Diru-sarreren galeraren eragina arintzeko, Klubak merkataritza-sarrerak ziurtatzeko eta gastuak ahalik eta gehien kontrolatzeko politika aktiboa gauzatu du.

Kudeaketan egindako ahalegin horiek zaildu egin dira, tributu-ingurunea aldatu egin baita 2019ko urrian aurrekontuan sartu eta onartu zen Batzarraren aldean. Batzar hori 2019ko abenduaren 19an berretsi zen, eta 2019ko ekitaldi fiskalari eta ondorengoei eragiten die.

Langile-gastuetan, gizonezkoen futboleko lehen plantillako jokalariek eta teknikariek, Klubeko exekutibo nagusiekin batera, diru-sarreren galeraren ondorioak arintzen laguntzea adostu zuten, 2019/2020 denboraldirako ordainsaria borondatez jaitsiz, 4,6 milioiko inpaktuarekin guztira. Langile-gastuak aurreikusitako zenbatekoa baino % 6,5 handiagoak izan dira, aurrekontuan jasotako zerga-esparrua indargabetzearen ondorioz.

Gainerako gastu operatiboak 18/19 denboraldian egindakoak eta ekitaldirako aurrekontuan jasotakoak baino pixka bat beherago mantentzea lortu da.

2019/2020 denboraldiko emaitza garbia -20,85 milioi eurokoa da, ekitaldian Covid-19k izandako inpaktuen ondoriozko galeren zenbateko bera. Jon Ander de las Fuentesek azpimarratu duenez, “Ekitaldia galeretan ixteko erabaki honekin, erakundearen etorkizuneko interesak lehenesten ditugu, eta azken bi denboraldietan sortutako horniduren iraupena eta erabilera bermatzen dugu jatorrizko helburua betetzeko, baina, jakina, ez. Hau bezalako egoera berezi bat zuen kontuan”

Finantzei dagokienez, 2020ko ekainaren 30ean osasun-pandemiak diruzaintzan eragindako inpaktua -19,98 milioikoa da, eta zenbateko horretan egindako inbertsioen zenbatekoa 7,6 milioikoa da.

2020ko ekainaren 30ean, klubaren egoera-balantzeak 137,1 milioi euroko ondare garbia, 166,2 milioiko diruzaintza eta hurrengo ekitaldietako galerak estaltzeko 102,1 milioiko hornidurak jasotzen ditu. Horrek guztiak esan nahi du klubaren kaudimena bermatuta dagoela, eta Ligako kluben topean.

2020/2021 denboraldiko Aurrekontua

2020/21 denboraldirako 97 milioi euroko diru-sarrera arruntak aurreikusi dira, hau da, aurreko denboraldian lortutakoen antzeko kopurua. Esan behar da konparazio hori 2020ko uztaileko diru-sarrerak eta gastuak 2020/21 denboraldian kontabilizatzeko betebeharrak baldintzatzen duela. Periodifikazioen kontabilitate-efektua ezabatzen bada, COVID-19k 2020/21 denboraldian izango duen benetako inpaktuak sarrera arruntak 27,6 milioi euro murriztea ekarriko du.

COVID-19k 2020/21 ekitaldian izandako diru-sarreren galera errealak hiru negozio-ildori eragiten die funtsean: bazkideen kuotei (-17,2 milioi euro), txarteldegiei eta estadioaren kudeaketari (-7,4 milioi euro) eta telebista-eskubideei (-2,5 milioi euro). Diru-sarreren galera horietan, bazkideei ezohiko eskaera egiten zaie, pandemiagatik joan ezin izan diren edo ezin izan duten alderdien kostuaren % 30 kobratzea onar dezaten.

Gastuen kapituluan, % 2ko murrizketa duten aurrekontuak aurkeztu dira, aurreko denboraldiarekin alderatuta; murrizketa hori % 4,63koa da gastu arruntei dagokienez (amortizazioak eta hornidurak kontuan hartu gabe).

Laburbilduz, 14,3 milioi euroko galerak dituzten emaitzak aurkeztuko dira Batzarraren onespenerako, non COVID-19ren inpaktua horien % 100 den.

2020/21 denboraldia ixtean, aurreikusitako Ondare Garbia 122,9 milioikoa da, 78,6 milioiko hornidurarekin eta 127 milioiko diruzaintzarekin.