

Bizkaiko Gurutze Gorriak “Haien eskubideak jokoan” jostailu berria biltzeko kanpaina aurkeztu du gaur, Athletic Clubek eta Fundazioak bat eginda. Kanpaina gaur, abenduak 10ean, hasi eta urtarrilaren 4an amaituko da. Jon Vazquez Eguskiza Fundazioko zuzendari nagusia, Goyo Arbizu zuzendaritzako kidea eta Andoni Goikoetxea eta Eli Ibarra enbaxadore zuri-gorriak BECen egindako aurkezpen ekitaldian izan dira. Helburua Gabon hauetan 6.000 jostailu biltzea da, eta gizartean zailtasunak dituzten familiei jolas eta jostailu berriak ematea, ez belikoak eta ez sexistak, pertsona horiekin lan egiteko sistema erreal baten barruan, balioak transmititzeko eta jolas osasungarrirako helburuak bete daitezen. Jolasa umeen oinarrizko eskubidetzat hartzea eta umeengan sortzen dituen onurak helaraztea, besteak beste.
COVID-19ak sortutako krisi sozioekonomikoak areagotu baino ez du egin arlo horretan Gurutze Gorriak artatzen zituen familia ahulen egoera, eta, gainera, laguntza horren hartzaileen kopurua nabarmen handitu da. Hori dela eta, bildutako jostailuak gehien behar dituzten familiei emango zaizkie. Aurreko edizioan, Bizkaiko Gurutze Gorriko boluntarioen esku-hartzeari esker, 2.429 adingabek 6.444 jostailu berri, ez sexista eta ez beliko jaso zituzten Bizkaian. Erakundeko boluntarioek establezimendu edo enpresa laguntzaileetako bezeroen dohaintzak jaso, eta jostailuak adinaren arabera hautatu eta antolatu zituzten.
Athletic Club eta Fundazioa erakunde laguntzaileen artean
Athletic Clubek eta Fundazioak Bizkaiko Gurutze Gorriaren jostailu kanpainarekin bat egin dute aurten ere. Athletic Clubeko denda guztiek jostailu berriak biltzeko gune gisa funtzionatuko dute, eta Athletic Club Fundazioak dohaintzan emango ditu denda ofizial batean kanpainara bideratzeko erositako produktu bakoitzarekin lortutako irabaziak. Athletic zale guztiak elkarlanean aritzera animatzen dira, Gabonetan ume bakar bat be ez dadin jostailu barik geratu.
Jostailuak biltzeko puntu guztiak, ordutegiak eta kanpainari buruzko informazioa www.cruzrojabizkaia.org/juguetes helbidean kontsulta daitezke. Prestatutako bilketa puntuetan jostailuak entregatzeaz gain, www.cruzrojabizkaia.org/juguetes webgunen egokitutako ordainketarako kanal baten bitartez ekarpenak eginez ere lagundu izango da kanpainan, 900 104 971 telefono zenbakiaren bitartez eta SMSak bidaliz JUGUETE hitzarekin 38088 (3€) zenbakira eta, berrikuntza gisa, 38061 zenbakiko BIZUM kanala estreinatuko da (gutxienez 5€), COVID-19a dela eta bilketa puntu fisikoetara hurbildu gura ez duten pertsonei ekarpena egitea errazteko. Horrela lortutako diru guztia jostailuak erostera bideratuko da oso-osorik.


Bertsoderbi berezia
Fundazioa
Athletic Club Fundazioak Onintza Enbeita eta Andoni Egaña bertsolariekin San Mamesen grabatutako bi bideo argitaratu ditu


Derbiaren kamiseten enkante solidarioa
Fundazioa
Athleticek eta Realak, euren fundazioek sustatuta, Munduko Medikuak elkartera bideratuko dute bildutako dirua


“Williams izatea”, Igor Porset Genuine taldeko jokalariaren liburua
Fundazioa
Athletic Club Fundazioak Athleticen elastikoa janzten duen eta adimen-desgaitasuna duen mutil baten liburu autobiografiko zirraragarria argitaratu du


Elikagai bilketa San Mameseko dendan
Fundazioa
Athletic Clubek ‘Eguberri honetan gosea hutsean utziko dugu’ Ligako kanpainarekin bat egin du


Lehen urteurrena ospatu ezinik
Fundazioa
Coronavirusak eta osasun-egoerak Denon Athletic Peñaren inaugurazio ofiziala atzeratu dute


Fundazioa – Anesvad musuko solidarioak
Fundazioa
Athletic Club Fundazioak bat egin du Anesvad erakundearen musuko solidarioen ekimenarekin. 500 aleko edizio mugatua egingo da


Lehen Mailako bost euskal taldeak, Euskaraldiarekin bat
Fundazioa
Osasunak, Eibarrek, Realak eta Alavesek bat egin dute Athleticek bultzatutako ekimenarekin eta Euskararen aldeko partidarako hamaikakoa aurkeztu dute


Athletic, International Safeguards for Children in Sport elkartearen kidea
Fundazioa
Aterpe proiektuaren lanari esker, kirolaren esparruan haurrak defendatzeko UNICEF erakundea buru duen nazioarteko ekimen bateko kide berria da


Jaialdiaren laburpen-bideoa
Fundazioa
Thinking, Letrak eta Futbola 2020 edizio berezia azaroaren 9tik 14 bitartean ospatu da. Arrakasta handia izan du ikusle kopuruari dagokionez, pandemia egoeran egon arren


Thinking, Letrak eta Futbola jaialdiaren amaiera
Fundazioa
Fundazioak antolatutako kultur jaialdia gaur arratsaldean bukatu da, “Buscando a Panzeri” eta “Vatreni” dokumentalen emanaldiarekin