

Gaizka Garitano hedabideen aurrean agertu da Mestallan jokatuko den Valentziaren eta Athleticen arteko neurketaren atarian. San Mamesen RC Celtaren aurka porrota jaso ostean, taldeak bere aukeren jakitun prestatu du norgehiagoka: “Baikorrak gara Valentziari irabazi ahal izateko. Ausartak izaten saiatuko gara eta erasoan eraginkortasuna hobetzen. Gugan pentsatu behar dugu eta sailkapenean postuak irabazten jarraitzea dugu helburu. Mestallan irabazten saiatuko gara, aurreko denboraldian egin genuen bezala, eta horretan zentratuta daude gure energiak“.
Entrenatzaile zuri-gorriak aitortu duenez, taldeari, emaitzei dagokienez, erregulartasuna aurkitzea falta zaio, zenbait neurketa jarraian irabaztea, eta hori talde gutxi batzuk bakarrik lortzen ari dira txapelketan: “Talde gutxi ari gara modu erregularrean irabazten, dena oso berdinduta dago dagoen lehiakortasunarekin. Mundu guztiari kosta egiten zaio eta partidak xehetasun txikitan erabakitzen ari dira. Oso zaila da zure aurkariari gailentzea. Hala ere, taldea lehiakorra izaten ari da eta Valentziari irabazten saiatuko gara. Ziur gaude horretaz“.
Valentzia Garitanok zuzentzen duen taldearekin berdinduta dago. Athleticek partida bikaina jokatu ondoren, aurreko denboraldian menderatu zuen taldea: “Kontrerasoan asko jokatzen duen taldea da, oso gaztea, baina kalitate handiko jokalariak dituena. Dena oso berdinduta dago eta guk gauzak ondo egiten saiatuko gara: goian ondo presionatu, arriskua sortzerakoan hobetu… Taldea gogotsu dago eta aurreko denboraldiko partida ona errepikatzen saiatuko gara. Athletic gara eta bihar irabaztea pentsatzen dugu. Asko sinesten dut nire jokalariengan“.



2021eko hirugarren finalaren bila
Lehen taldea
Athleticek Errege Kopako finalerdietako itzulerako partida jokatuko du ostegunean Levanteren aurka Ciutat de Valencian (1-1 joanekoan)


Lan plangintza martxoaren 7ra arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka martxoaren 7ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


Athletic-SD Eibar, martxoaren 20ean (14:00etan)
Lehen taldea
Talde armaginaren aurkako derbia martxoaren 20ean jokatuko da, San Mamesen


Laburpena I Levante UD 1-1 Athletic Club (LaLiga 25. J)
Lehen taldea
Partidak bi penalti izan zituen, bat talde bakoitzarentzat, eta bana amaitu zen


“Garaipena merezi izan dugu”
Lehen taldea
Marcelinok, Ciutat de Valencian berdinketa lortu ondoren, bere taldeak Levanteren aurkako berdinketa baino gehiago merezi izan duela azpimarratu du


Sari eskasa berdinketarekin
Lehen taldea
Athleticek Levanteren atean etengabeko arriskua sortu arren, partida berdinketan amaitu zen, bi golak penaltiz sartuta


Hamaikakoak: Levante UD – Athletic Club
Lehen taldea
Kontsulta itzazu Ciutat de València zelaian jokatuko den LaLigako 25. jardunaldiko partidako hasierako taldeak


Marcelino: “Biharko partida bakarrik dugu buruan”
Lehen taldea
Athleticeko entrenatzailearen arabera, ostegunean berriro ere Levanteren aurka Kopako partida jokatu arren, taldeak Ligako partidan soilik jarri behar du arreta: “Partidarik hurbilena da garrantzitsuena”


Deialdia: Levante UD-Athletic Club (25.J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Levanteren aurka Ciutat de Valèncian jokatuko den LaLigako partidarako


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zuri-gorriak Lezamako prentsa aretotik biharko Levante-Athletic partidaren aurretik egingo duen agerraldia