undefined

Garitano: “Partidan hazten joan gara”

Garitano: “Partidan hazten joan gara”

Athleticeko entrenatzaileak Mestallan bere taldearen “akats puntualak” gogoratu ditu, baina norgehiagokako “gauza positibo askorekin” geratu dela adierazi du

Gaizka Garitanok hedabideek egindako galderei erantzun zien Mestallan 13. jardunaldiko partidan bina berdindu ostean. Athleticeko entrenatzaileak Valentziaren aurka egindako partidaren balioa azpimarratu zuen: “Gauza positibo askorekin geratzen naiz. Beste partida berdinduagoekin alderatuta, gaur hobeak izan gara zenbait fasetan. Hegaletatik sartu gara, irabazteko gogo hori izanda, nortasunez jokatuta“.

Partidak aurrera egin ahala lehoien jokoan izandako hazkundea ere adierazi zuen: “Gutxiago izatetik gehiago izatera pasa gara. Lehen zatiaren amaieran eta bigarrenean hobeak izan gara. Haiek baino gehiago ginen norgehiagoka berdindu digutenean, pena da“.

Derioko entrenatzaileak bere taldeak defentsan egindako lana aipatu zuen: “Aukera gutxi jaso ditugu eta defentsan ondo aritu gara. Aurkaria Valentzia dela kontuan hartuta, aukera gutxi izan dituzte”. Hala ere, egindako “akats zehatzak” deitoratu zituen: “Xehetasun txikiak gaitzesten ari zaizkigu. Desagertuz joango dira, garrantzitsuena jokoa eta jokalarien egoera hazten jarraitzea da“.