undefined

Valentziako peñek Athletic animatzen jarraitzen dute

Valentziako peñek Athletic animatzen jarraitzen dute

Turiaren ertzean dauden talde zuri-gorriek bere jarduerari eutsi diote, osasun egoeragatik etsi gabe

Athleticek Valentzian dituen peñak lehoiek hara egiten dituzten bidaietan sentiarazi egiten dira, bai kapitalean bai probintzia osoan zehar (Valentzia, Levante, Vila-real…). Antzinatasunaren arabera, Gainza, Karanka, David López, Mislata, Txapela Medio Lao eta Cruz Cubierta peñek, beti eskaini diete lehoiei zaletasun onena.

Peñen arteko senidetzeak, anaikidetze-bazkari eta afariak, mota guztietako jarduerak egin dituzte, konfinamendu-garai hauetan murriztu direnak, baina inoiz ez sustraiak alde batera uzteko adinakoak. Adibidez, Txapela Media Lao Peñaren kasua, 2020an inaugurazio ofiziala egiteko asmoa zuena eta, beste hainbat ekitaldi bezala, beste data batera arte atzeratu behar izan dena. Hala ere, Peñak bere bilera eta lehiaketa gastronomikoekin jarraitzen du, Iñigo Nogales Mislatako egoitzatik gure Athletic animatzen jarraitzen duten 50 bat bazkideen buru delarik, osasun egoerara beharrezko higiene eta urruntze neurri guztiekin egokituz. Horretarako, eta euren lokalaren edukiera dela eta, partida bakoitzean sei bazkidek soilik izan dezakete aulki bat euren lokalean partida telebistaz ikusteko.

David López Peña eta haren presidente Jose García, La Birra Locaren jabea, ostalaritzako profesional gehienak bezala, une zailak pasatzen ari da, baina ez dute indarra galtzen.

Animo asko guztientzat, Bar Niza taldearen lagunentzat bezala (Deustu Peñaren egoitza); izan ere, larunbat honetan hasiko da pertsiana altxatzen, duela 25 urte klubaren erregistro ofizialetan baieztatu zen peña izanda.

Unai Vencedor, Athleticeko lehoi gazteak, animo mezua bidali nahi izan die une zaila pasatzen ari diren Valentziako Athleticzale guztiei.