undefined

Raul Garcia, golegileen zerrendara

Raul Garcia, golegileen zerrendara

Nafarra, Valentziaren aurka Mestallan sartutako golarekin, denboraldi honetan estreinatu da

Mestallan lortutako berdinketak, erdietsitako puntuaz aparte, beste lehoi bat golegileen zerrendan sartu dela suposatu du. Raul Garciak, 77. minutuan zelairatu ostean, bi minutu geroago epaileak adierazitako penaltia sartu zuen . Une hartan lehoiak aurretik jarri zituen gola, hain zuzen.

Horrela, taldeko zortzi jokalarik lortu dute gutxienez gol bat sartzea denboraldi honetan, guztira Athleticek hamalau gol sartuz:

Unai Lopez – 2 (biak SD Eibarren aurka)

Alex Berenguer – 2 (Levante UD-ren eta Real Betisen aurka)

Iñaki Williams – 2 (Levante UD-ren eta Real Valladoliden aurka)

Iker Muniain – 2 (Sevilla FC-ren eta Real Betisen aurka)

Asier Villalibre – 2 (Getafe CF-ren eta Valencia CF-ren aurka)

Oihan Sancet – 1 (Sevilla FC-ren aurka)

Ander Capa – 1 (Real Betisen aurka)

Raúl García – 1 (Valencia CF-ren aurka)