

Athletic Clubek Animazio Harmaila Proiektuaren aurkezpenaren aurrerapena egin du, azalpen-bideo batekin. Proiektua abenduaren 27ko Batzar Nagusian jarriko da ikusgai, oso-osorik. Gai-Zerrendako hirugarren puntua izango da eta konpromisarioen artean bozkatuko da. Konpromisarioek gaur hasi eta hilaren 17an eta 20an izango diren aurretiazko bileretan (azken hau, telematikoki) jakingo dute zehatz-mehatz planteamendu osoa.
Harmaila berriak San Mameseko animazioa indartzea du helburu, gaur egun dauden zonaldeak kontzentratuz -gehienbat athleticzalerik gazteenek bultzatutakoak- eta ekimenarekin bat egin nahi duten beste eserleku batzuetako ikusleak bilduz.
Proiektuaren ideia nagusia egungo Ipar Beheko tribuna bi gune independentetan banatzea da: bata, 11 ilarakoa (gaur egungo 15-25 ilarak), eserita; eta Animazio Harmaila berria, egungo tribunaren lehen 14 ilarekin, zutik (‘safe standing’).
Kokapen horrekin, segurtasunagatik eta sarbideak bereiziz, Animazio Harmaila berria bisitarientzako gunearen aurrean jarriko da. Azken honek Ekialdeko Tribunaren eta Hegoaldeko Goi-tribunaren arteko elkargunean jarraituko du.
Bi eremu independente
Planteamenduak Iparraldeko Beheko Tribuna bi mailatan antolatzen du: behekoa, animazio harmailarako, eta goikoa, egungo osaketari eusten diona, bien eta korridorearen arteko banaketa fisikoa sortuz. Animazio harmailaren eta tribunaren arteko desnibela segurtasun handieneko beirazko baranda batekin babestuko da.
Bi mailetan kokatutako ikusleen ikuspen ona ziurtatzeko, harmailaren lehen lerroak aurreratzea proiektatzen da, soropilarekiko 5,5 metroraino (orain distantzia 7,5 metrokoa da). Aldaketa horrek goiko aldeko ikusleen ikusmena bermatuko du, nahiz eta animazio harmailekoak zutik egongo diren partidak irauten duten bitartean.
Estadiorako sarbideak (sarrerak eta irteerak) eta zerbitzuak (komunak eta tabernak) independenteak izango dira bi espazio berrietako bazkide eta zaleentzat, hau da, Animazio Harmaila eta Ipar Beheko Tribunako goiko 11 ilarakoentzat.
Estadioko ebakuazio-ibilbideetan egin beharreko aldaketak ikusleen segurtasuna zainduz egin dira uneoro, betiere eskatzen diren gehieneko zabaleren eta ebakuazio-ibilbideen araudi-irizpideei eutsiz.
Era berean, zenbait neurri arkitektoniko hartu dira, egungo edukiera kopurua ez galtzeko. Ipar Beheko Tribunako 26. ilaran zeuden mugikortasun urriko pertsonak, gainerako tribunetan eta animazio harmaila berriko beheko ilaran birbanatzen dira, eta zale horientzako eta haien lagunentzako edukiera kopurua mantentzea lortzen da.



AC Museoaren produktu sorta berria
Kluba
Gozatu gure Athletic Club Museoarentzat esklusiboki diseinatutako objektu artistiko jasangarrien katalogoaz


San Mameseko eskailera mekanikoen proiektuaren lizitazioa
Kluba
Athletic Clubek obra zibilari eta instalazioei dagozkien lanak esleitzeko izapideak hasi ditu, bai eta eskailera mekanikoen fabrikazioari, hornidurari, instalazioari eta mantentze-lanei dagozkienak ere


San Mames, gaixotasun arraroekin bat
Kluba
Morez argiztatu da otsaileko azken egunean ospatzen den munduko jardunaldi honetan


Elizegi: “Athletic txapeldun batekin amets egiten dugu”
Kluba
Athleticeko presidenteak Ezohiko Batzar Nagusiari buruzko balorazioa egin du: “Bazkideen konfiantza sentitu dugu, baina baita gauzak hobetu behar ditugula ere”


Zuzenean: Aitor Elizegiren prentsaurrekoa
Kluba
Streaming bidez jarraitu Athletic Clubeko presidenteak atzoko Batzar Nagusiaren inguruan egingo duen agerraldia


Batzarra: bozketen emaitzak
Kluba
Hauek dira bazkide konpromisarioen artean bozkatu diren Ezohiko Batzar Nagusiaren Gai-zerrendako hiru puntuen emaitzak


Presidentearen hitzaldia Ezohiko Batzarrean
Kluba
Aitor Elizegiren hitzak Athletic Clubeko Ezohiko Batzar Nagusiaren irekieran


Ezohiko Batzar Nagusia eratu da
Kluba
347 bazkide konpromisario telematikoki konektatu dira 10:00etan, beraz Gai-zerrendako puntuak garatzen hasi dira


Zuzenean: Ezohiko Batzar Nagusia 2020
Kluba
Streaming bidez jarraitu batzarrean eztabaidatuko den gai zerrenda


Kuotei buruzko galderak eta erantzunak
Kluba
Athletic Clubek datorren igandean Ezohiko Batzar Nagusian egingo duen kuoten proposamenaren inguruko zalantza ohikoenei buruzko informazioa