undefined

Atsedenaldia: Real Madrid 1-0 Athletic Club

Atsedenaldia: Real Madrid 1-0 Athletic Club

Athletic jokalari bat gutxiagorekin jokatzen ari da 14. minututik, Raul Garciak bigarren txartel horia ikusi baitu

Lehen zatiaren amaiera Alfredo Di Stéfano zelaian. LehoiAk 1 eta 0 galtzen ari dira. Athleticek jokalari bat gutxiagorekin jokatzen du 14. minututik.

Williamsek izan du Athleticen abagunerik onena, baina Carvajalek aurrelaria desegonkortu du bere jaurtiketan. Aurretik, De Marcosek erdiraketa buruz errematatu du, kanpora. Unai Simonek Viniciusen abagune argia desbideratu du, baina ezin izan du Kroosen jaurtiketa gelditu atsedenaldira iritsi baino lehen.

Athleticek ondo eutsi dio lehen zatian, nahiz eta jokalari bat gutxiago izan, baina azken jokaldian madrildarren zigorra jaso du aldageletara joan aurretik.