undefined

Berchicheren lehen gola

Berchicheren lehen gola

Yurik bere zortzi goletatik lehena sartu zuen SD Huescaren aurka San Mamesen, 2018-19. denboraldiko 2. jardunaldian

Ostiralean SD Huescak bisitatuko du San Mames, duela bi denboraldi Katedralean debuta egin zuen aurkari igo berriak. Yuri Berchichek bereziki gogoratuko duen norgehiagoka. Ezker hegaleko jokalariak bere zortzi goletatik lehena lortu zuen kamiseta zuri-gorriarekin, bigarren partidan. Athletic bat eta huts irabazten ari zen Markel Susaetak 47. minutuan sartutako golari esker. 62.ean, Williamsek erdiraketa bat jarri zuen arearen eskuin izkinatik eta zarauztarrak, atzetik iritsiz, egoera argi batean bere hanka ez hain onarekin, hau da, eskuinarekin, bere lehen gola egin zuen.

Berchichek zazpi gol gehiago sartu ditu zuri-gorriz: bat 2018-19 denboraldian Levanteri eta sei 2019-20 denboraldian Granadari (Laligan eta Errege Kopan), Betis, Sestao Riverri bi aldiz eta Teneriferi.