

Gaizka Garitanok prentsaurrekoa eman du Lezamako prentsa aretoan, bihar SD Huescaren aurka San Mamesen jokatuko duten neurketaren atarian (21:00etan).
Entrenatzaile zuri-gorriak “gogotsu eta konfiantzaz” ikusten du taldea etxean hiru puntuak lortzeko: “Huesca oso une onean dator, ligako lehen garaipena lortu ostean, beste jardunaldi askotan merezi izan ondoren. Behean egoteak ez du asko esan nahi oraintxe bertan, gauzak nola dauden ikusita. Hala ere, taldea ondo ikusten dut, motibatuta, eta hiru puntuak lortzeko gogo biziz”.
SD Huesca aurkariari dagokionez, Garitanok taldearen kalitatea baloratu du zelai erdian: “Baloia asko jokatzea gustatzen zaie, eta ondo egiten dute, presioa goian dutela. Denboraldiko unerik onena izango da haientzat, baina guk gauzak argi ditugu eta irabazteko itxaropena dugu”.
Real Madrili buruz galdetuta, Superkopako finalerdietako aurkaria, zera dio Garitanok: “Ostiraletik haratago ezin dugu begiratu. Hiru egunetik behin jokatzen ari gara, eta partidaz partida goaz. Partida aztertzeko unea egongo da aurrerago”.



2021eko hirugarren finalaren bila
Lehen taldea
Athleticek Errege Kopako finalerdietako itzulerako partida jokatuko du ostegunean Levanteren aurka Ciutat de Valencian (1-1 joanekoan)


Lan plangintza martxoaren 7ra arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka martxoaren 7ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


Athletic-SD Eibar, martxoaren 20ean (14:00etan)
Lehen taldea
Talde armaginaren aurkako derbia martxoaren 20ean jokatuko da, San Mamesen


Laburpena I Levante UD 1-1 Athletic Club (LaLiga 25. J)
Lehen taldea
Partidak bi penalti izan zituen, bat talde bakoitzarentzat, eta bana amaitu zen


“Garaipena merezi izan dugu”
Lehen taldea
Marcelinok, Ciutat de Valencian berdinketa lortu ondoren, bere taldeak Levanteren aurkako berdinketa baino gehiago merezi izan duela azpimarratu du


Sari eskasa berdinketarekin
Lehen taldea
Athleticek Levanteren atean etengabeko arriskua sortu arren, partida berdinketan amaitu zen, bi golak penaltiz sartuta


Hamaikakoak: Levante UD – Athletic Club
Lehen taldea
Kontsulta itzazu Ciutat de València zelaian jokatuko den LaLigako 25. jardunaldiko partidako hasierako taldeak


Marcelino: “Biharko partida bakarrik dugu buruan”
Lehen taldea
Athleticeko entrenatzailearen arabera, ostegunean berriro ere Levanteren aurka Kopako partida jokatu arren, taldeak Ligako partidan soilik jarri behar du arreta: “Partidarik hurbilena da garrantzitsuena”


Deialdia: Levante UD-Athletic Club (25.J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Levanteren aurka Ciutat de Valèncian jokatuko den LaLigako partidarako


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zuri-gorriak Lezamako prentsa aretotik biharko Levante-Athletic partidaren aurretik egingo duen agerraldia