Horrelakoa izango da abenduaren 27ko Batzar telematikoa | Athletic Club
Kluba

Horrelakoa izango da abenduaren 27ko Batzar telematikoa

Konpromisarioentzako informazioa datorren asteko hitzordura sartzeko moduari eta bozketari buruz.

Horrelakoa izango da abenduaren 27ko Batzar telematikoa
Horrelakoa izango da abenduaren 27ko Batzar telematikoa
2020ko abe. 18a

Athletic Clubek prentsaurrekoa eman du gaur San Mamesen abenduaren 27ko Ohiko Batzar Nagusiaren funtzionamenduaren berri emateko; lehen aldiz, telematikoki egingo da.

Fernando San Jose Zuzendaritza-Batzordeko idazkariak, eta Jon Berasategi Klubeko Zuzendari Nagusiak, agerraldia egin dute Batzarrean agertzen diren punturik garrantzitsuenak azaltzeko, hurrengo aurkezpenean laburbilduta.

Honako hauek dira bazkide konpromisarioak abenduaren 27ko Gai-zerrendan bozkatu behar diren puntuetan parte hartzeko eta botoa emateko prozeduran nabarmendutako atalak:

Batzar telematikora sarrera

Plataforma esklusiboaren bidez sartu ahal izango da (www.batzarnagusia.athletic-club.eus), eta bertan Batzarra jarraitu, hitza hartzeko txanda eskatu eta bozketak egin ahal izango dira.

Bazkide konpromisarioa Batzarrera sartuko da bere NANa (zenbakia eta letra larria) eta Klubak horretarako azken egunetan eguneratutako datu-basean agertzen den posta elektronikora bidalitako pasahitz indibiduala sartuta.

Pasahitza e-mailez bidaliko da abenduaren 23an, eta bazkide konpromisarioak egun horretatik bertatik sartu ahal izango dira Gai-zerrenda eta Batzarrari buruzko dokumentazioa kontsultatzeko eta aurten salbuespenez egingo den ingurunera ohitzeko.

Abenduaren 27ko (igandea) goizeko lehen orduan, hau da, Batzarraren egunean, konpromisarioek mezu elektroniko bat jasoko dute berriro, pasahitza idatzita (hilaren 23an bidali zen pasahitza bera), plataformara sartzeko.

Batzarra 9:45ean hasiko da lehen deialdian, eta 10:00etan bigarrenean, baina konpromisarioak lehenago sartu ahal izango dira, hala nahi badute.

Hitza hartzeko txanda


Zuzendaritza-Batzordeko idazkariak, bozkatuko den Gai-zerrendako puntu bakoitzaren hasieran, puntu horretarako hitza hartzeko txanda eska daitekeela iragarriko du.

8. puntuan (‘Galde-eskeak’) hitza hartzeko epea Gai-zerrendako 6. puntuaren (‘Estatutuak Eraberritzeko Batzordea’) hasieran irekiko da.

Hitza hartzeko txanda eskatzen duten bazkideek posta elektronikoz esteka bat jasoko dute ‘itxarongela birtual’ batera sartzeko. Bertan, Klubeko langileek arreta emango diete bideo-dei bidez parte hartu arte (haien irudia konpromisarioentzako emanaldian bakarrik sartuko da, eta ez da irudi pertsonalik agertuko publiko orokorrari irekitako emanaldian).

Azalpena, eskaria edo galdera amaitu ondoren berriro parte hartu nahi izanez gero, berriz ere hitza hartzeko txanda eskatu beharko dute.

Bozketak

Gai-zerrendako puntuak bozkatzeko epea Batzarra eratutakoan hasiko da.

5. puntua azaldu ondoren (‘Kontrol Ekonomiko eta Kontratazio Batzordea esleitzea eta izendatzea’; bozkatuko den azken puntua, eta 8. puntua baino lehen (‘Galde-eskeak’), Zuzendaritza-Batzordeko idazkariak adieraziko du zenbat denbora geratzen den hautestontziak itxi arte, eta Batzarrak atsedenik gabe jarraituko du.

Hautestontziak itxi eta online eta aurrez aurreko botoak zenbatu ondoren, bozkatu diren lau puntuen emaitzen berri emango da.

  

Bozketa-prozesua online

Boto-eskubidea erabiltzeko, bazkide konpromisarioak web-plataforman agertzen den ‘BOZKATU’ botoian klik egin beharko du.

Boto-asmoa berretsi ondoren, konpromisarioa pantaila batean sartuko da, eta web-plataforman sartzeko erabili dituen sarbide-gako berberak (NAN eta pasahitza) eskatuko zaizkio berriro.

Horiek sartu ondoren, bazkide konpromisarioak automatikoki jasoko du SMS bat bere telefono mugikorrean, bost zifrako balidazio-kode batekin (online banku-eragiketen sistemaren antzekoa), prozesuaren segurtasun handiena bermatzeko.

Sarbidea osatu ondoren, 4 hautestontzi birtualak, bozkatzen den puntu bakoitzeko bat, ikusgai egongo dira.

Bazkide konpromisarioak aukera izango du une berean bozkatu behar diren 4 puntuei botoa ematearen edo une desberdinetan bozkatzearen artean. Bozketa bakoitzak 30 minutu iraungo du. Beraz, bozketa bat egitera sartzen zaren bakoitzean eta aurreko boto-sistemara sartu eta 30 minutu baino gehiago igarotzen den bakoitzean, bozketa-plataformak berriz eskatuko dizkizu sarbide-gakoak (NAN eta pasahitza), eta balidazio-kode berri bat bidaliko dizu SMS bidez.

Aurrez aurreko bozketa-prozesua

Baliabide telematikoak erabili ezin dituzten bazkide konpromisarioentzat, Athletic Clubek aurrez aurreko botoaren aukera emango du San Mamesen (Bazkidearen Arretarako Bulegoan, 20. atearen ondoan).

Botoa aurrez aurre emateko eskubidea erabiltzeko, eta egungo osasun-murrizketak kontuan hartuta, nahitaezkoa izango da aldez aurretik izena ematea.

Batzarraren egunean San Mamesen botoa aurrez aurre eman nahi duten konpromisarioek 3 aukera izango dituzte izena emateko:

  1. Abenduaren 18tik aurrera, e-mail bat bidaltzea [email protected] helbidera, honako datu hauekin: izen-abizenak, NAN, bazkide-kodea eta telefonoa.
  2. San Mameseko Bazkideen Arretarako Bulegoan.
  3. Telefonoz, 94 685 24 56 zenbakian (Bulegoko ohiko ordutegietan).

Aurrez aurreko botoa erabiltzeko izen-ematearen epea abenduaren 22an amaituko da, goizeko 10:00etan.

Batzarraren egunean aurrez aurreko botoa emateko epea online bozketetarako ematen den berbera izango da. Batzarraren hasieran irekiko da eta Zuzendaritza-Batzordeko idazkariak online botoa emateko adierazten duen ordu berean amaituko da.

Boto-emaileak ohiko moduan identifikatuko dira NANaren bidez, eta hauteslekura sartu ahal izango dira botoa telematikoki emateko eskubidea baliatu ez dutela egiaztatu ondoren.

Aurrez aurreko boto a ematen duen konpromisario orori boto telematikoa desgaituko zaio esparrura sartzeko unean.

Punturen bati telematikoki botoa eman dion konpromisario orori aurrez aurreko botoa emateko aukera desgaituko zaio. Bazkideren batek arazo teknikoren bat badu eta, horren ondorioz, ezin badu boto telematikoa eman, San Mamesera (Bazkidearen Arretarako Bulegoa) joan ahal izango da botoa emateko, horretarako jarriko diren gailu elektronikoetan.

Ohiko galderak

2020ko Ohiko Batzar Nagusiaren jardunari buruzko zalantza guztiak argitzeko, Ohiko Galderak izeneko atal bat argitaratuko da webguneko Bazkideen Txokoan (2020ko Batzarraren atala).

Gainera, bazkide konpromisarioei arreta emateko bitarteko hauek jarri dira:
• E-posta: [email protected]
• San Mameseko bazkideentzako Arreta Bulegoa
• Telefono-zenbakia: 94 685 24 56

Hurrengo estekan Fernando San Jose Batzordeko idazkariak eta Jon Berasategi Klubeko zuzendari nagusiak Batzarraren funtzionamenduari buruz egindako agerraldia ikus daiteke (esteka).

Aurreko bilera telematikoa abenduaren 20an (igandea)

Aldez aurretik, igande honetan, abenduaren 20an, 10:00etan, bilera telematiko bat egingo da nahi duten konpromisario guztientzat. Bertara joateko, ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea.

Bazkide konpromisario guztiek posta elektroniko bat jasoko dute bihar, larunbata, web-helbidearen estekarekin, aurreko bileran jarraitu eta hitza hartzeko. Posta elektroniko horretan bertan, sartzeko pasahitza adieraziko da, eta webgune horretan sartzean, NAN zenbakiarekin batera sartu beharko da.

Bileran hitza hartzeko txanda eskatu ahal izango da horretarako sortutako botoiaren bidez.

Konpromisarioak itxarongela batera sartuko dira, eta bertan Klubeko langileek arreta emango diete bideo-dei bidez hitza hartu arte.

Erabiliko den prozesua eta plataforma hilaren 27ko Batzarrerako erabiliko den berbera izango da; beraz, bazkide konpromisario guztiak gonbidatzen ditugu igande honetan, hilak 20, sistemaren funtzionamendua ezagutzeko aldez aurreko bilera telematikora sar daitezen.

Erlazionatutako albisteak
Elizegi: “Athletic txapeldun batekin amets egiten dugu”
Elizegi: “Athletic txapeldun batekin amets egiten dugu”
2021ko ots. 22a

Elizegi: “Athletic txapeldun batekin amets egiten dugu”

Kluba

Athleticeko presidenteak Ezohiko Batzar Nagusiari buruzko balorazioa egin du: “Bazkideen konfiantza sentitu dugu, baina baita gauzak hobetu behar ditugula ere”

Ikusi gehiago
Zuzenean: Aitor Elizegiren prentsaurrekoa
Zuzenean: Aitor Elizegiren prentsaurrekoa
2021ko ots. 22a

Zuzenean: Aitor Elizegiren prentsaurrekoa

Kluba

Streaming bidez jarraitu Athletic Clubeko presidenteak atzoko Batzar Nagusiaren inguruan egingo duen agerraldia

Ikusi gehiago
Batzarra: bozketen emaitzak
Batzarra: bozketen emaitzak
2021ko ots. 21a

Batzarra: bozketen emaitzak

Kluba

Hauek dira bazkide konpromisarioen artean bozkatu diren Ezohiko Batzar Nagusiaren Gai-zerrendako hiru puntuen emaitzak

Ikusi gehiago
Presidentearen hitzaldia Ezohiko Batzarrean
Presidentearen hitzaldia Ezohiko Batzarrean
2021ko ots. 21a

Presidentearen hitzaldia Ezohiko Batzarrean

Kluba

Aitor Elizegiren hitzak Athletic Clubeko Ezohiko Batzar Nagusiaren irekieran

Ikusi gehiago
Ezohiko Batzar Nagusia eratu da
Ezohiko Batzar Nagusia eratu da
2021ko ots. 21a

Ezohiko Batzar Nagusia eratu da

Kluba

347 bazkide konpromisario telematikoki konektatu dira 10:00etan, beraz Gai-zerrendako puntuak garatzen hasi dira

Ikusi gehiago
Zuzenean: Ezohiko Batzar Nagusia 2020
Zuzenean: Ezohiko Batzar Nagusia 2020
2021ko ots. 21a

Zuzenean: Ezohiko Batzar Nagusia 2020

Kluba

Streaming bidez jarraitu batzarrean eztabaidatuko den gai zerrenda

Ikusi gehiago
Kuotei buruzko galderak eta erantzunak
Kuotei buruzko galderak eta erantzunak
2021ko ots. 19a

Kuotei buruzko galderak eta erantzunak

Kluba

Athletic Clubek datorren igandean Ezohiko Batzar Nagusian egingo duen kuoten proposamenaren inguruko zalantza ohikoenei buruzko informazioa

Ikusi gehiago
Akordioa Athleticen gizonezkoen lehen taldearekin
Akordioa Athleticen gizonezkoen lehen taldearekin
2021ko ots. 19a

Akordioa Athleticen gizonezkoen lehen taldearekin

Kluba

Jokalarien soldataren borondatezko bigarren murrizketa hamar hilabetean

Ikusi gehiago
San Mames, gorriz Sortzetiko Kardiopatien Munduko Egunean
San Mames, gorriz Sortzetiko Kardiopatien Munduko Egunean
2021ko ots. 14a

San Mames, gorriz Sortzetiko Kardiopatien Munduko Egunean

Kluba

Gure futbol zelaia txikienen bihotza zaintzearen alde argiztatu da

Ikusi gehiago
San Mameseko jatetxeak, berriro zabalik
San Mameseko jatetxeak, berriro zabalik
2021ko ots. 12a

San Mameseko jatetxeak, berriro zabalik

Kluba

La Campa de los Ingleses bere jarduerara itzuli da. San Mames Jatetxeak bihartik aurrera, otsailak 13, egingo du

Ikusi gehiago