“Gehiagora joan gara”
Gaizka Garitano pozik agertu da SD Huescaren aurka 2 eta 0 irabazi ostean: “Irabazi egin behar genuen eta taldeak erantzun egin du”
Gaizka Garitano pozik agertu da Athleticek SD Huescaren aurka San Mamesen lortutako garaipenagatik: “Landu beharreko partidak dira. Huescari inork ez dio erraz irabazten, eta gehiagora joan gara minutuak igaro ahala. Lehen zatian kosta egin zaigu, baina bigarrenean ondo atera gara eta partida ondo bukatu dugu”.
Zuri-gorrien entrenatzaileak garaipenaren garrantzia azpimarratu nahi izan du: “Hiru partida izan dira sei egunetan, eta agian freskotasun falta nabaritu da, baina bagenekien irabazi egin behar genuela eta horrela izan da. Mutilengatik oso pozik nago, lan bikaina egin dute”.
Athletic Clubek Zeramikaren estadioa bisitatuko du datorren asteartean, 22:00etan, Vila-realen aurka jokatzeko: “Jokalariak berreskuratu eta taldea prestatu behar da ligan beste hiru puntu lortzeko”.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - SD Huesca

