

Emakumezkoen Athletic Clubeko entrenatzaileak agerraldia egin du bihar Logroñon 2020ko azken partida jokatu aurretik. Lehoiek bihar egingo dute bidaia EDF Logroñoren aurka aritzeko, Mundial 82 futbol zelaian, 11:00etatik aurrera. Entrenatzaileak esan duenez, bi talderen arteko lehia “Urtea sentsazio onekin amaitzeko” lehia izango da.
Rayo Vallecanoren aurkako golik gabeko berdinketaren ostean, prestaketarako denbora urria izan da, eta entrenatzaileak “erronka” bat dela azpimarratu du. “Taldeak badaki inflexio puntu bat behar duela, jarrerari eta lanari dagokionez ez dago ezer aurpegiratzeko. Egungo egoeraren jakitun eta erantzule gara“, esan du Villacampak.
Zuri-gorrien entrenatzaileak espero du eguneroko lanak emaitzetan ikustea: “Jokalari guztiek eta teknikariek badakigu hori lortzeko gai garela. Taldea lasai dago eta bihar hiru puntuak lortzeko konfiantzarekin. Ez dugu beste egoerarik aurreikusten. Batez ere mentalki prestatu gara ezohiko egoera bati aurre egiteko, inoiz ez dugu horrelako ezer bizi izan”, esan du entrenatzaileak sailkapen egoerari buruz eta “indartsuago egin behar gaituen beste proba bat” dela gaineratu du.
Villacampak ez du ez exijentziarik ez erantzukizunik saihestu: “Askoz gehiago egiteko gai den taldea zuzentzen dut, ahalmen handia dute jokalariek. Nire kontua ere bada, eta askoz etekin handiagoa atera behar diot taldeari. Edozein aurkariri irabazteko gai direla ikusi behar dute neskek”, eta taldeak Atletico Madrilen aurka erakutsitako jarrera gogoratu du, 1-3koa konran izan arren jo ta ke jarraitu zuenean eta berdinketa lortzeko merituak egin zirenean.
Aurkariari dagokionez, EDF Logroñok lehen garaipena lortu du ligan entrenatzaile berriarekin: “Oso partida gogorra izango da, ia gerra bat. Kontzentrazio-faltarik ez izateko oso adi egon behar gara. Oreka hori bilatuko dugu. Ez da erraza izango, eta, jokatuko dugun berdegunea ezberdina izango da“; horretara egokitu beharko dute lehoiek “ahalik eta hobekien“, neurketa ofizialean lehendabiziz jokatuko baitute gureak bertan.
Deialdia
Villacampak Ane Azkona eta Erika Vazquezen bajak ditu. 21 jokalarik osatzen dute zerrenda: Andere Leguina, Amaia Peña, Andrea de la Nava, Andrea Sierra, Ainhoa Moraza, Garazi Murua, Naroa Uriarte, Oihane Valdezate, Nekane Díez, María Díaz, Yulema Corres, Jone Ibáñez, Marta Unzué, Oihane Hernández, Eunate Arraiza, Sophie Istillart, Lucía García, Marta Perea, Vanesa Gimbert, Leyre Monente eta Nerea Nevado.



Landutako garaipena Vallecasen
Emakumezkoena
Talde osoaren jarrerak eta intentsitateak, eta Lucia Garciaren hiru golek garaipena eman diote Athletici Vallecasen (2-3)


ZUZENEAN: Rayo Vallecano – Athletic Club (21. J Primera Iberdrola)
Emakumezkoena
Jarraitu Primera Iberdrolako (21. jardunaldia) partidako zuzeneko kontaketa (audioa) 13:00etatik aurrera


“Inoiz ez dugu amore emango”
Emakumezkoena
Iraia Iturregik 19 jokalari deitu ditu bihar Rayo Vallecanoren aurka jokatzeko, “une zailetan bere aurpegi onena ematen duen taldea”


Zuzenean: Iraia Iturregiren prentsaurrekoa
Emakumezkoena
Streaming bidez jarraitu entrenatzaileak Lezamako prentsa aretotik egingo duen agerraldia, Rayo Vallecano – Athletic partidaren atarikoan.


Rayo harrapatzea, igandeko helburua
Emakumezkoena
Zuri-gorriek Rayo Vallecano izango dute aurkari igande honetan, 13:00etatik aurrera, jaitsiera postuetatik aldentzeko


Emakumezkoen taldearen plangintza martxoaren 7ra arte
Emakumezkoena
Primera Iberdrolaren erritmoa 21. jardunaldiarekin eta lehoiek igandean Vallecasen Rayoren aurka jokatuko duten partidarekin itzuliko da


Porrot gogorra luzapenean Betisen aurka
Emakumezkoena
92. minutuan Bea Parrak sartutako golari esker, lehoiek Felipe del Valle futbol zelaian ezin izan dute punturik lortu


Real Betis, aurkari zuzena zelai ezezagunean
Emakumezkoena
Gure neskek Felipe del Vallen jokatuko dute gaur arratsaldean (17: 00etan), inoiz jokatu ez duten belar naturaleko zelaian


Iturregi: “Aurrerapauso bat eman behar dugu”
Emakumezkoena
Ane Azkona Real Betisen aurkako partidarako 18 jokalariren zerrendan sartu da, Athleticeko entrenatzailearen arabera, “Denboraldiko partidarik garrantzitsuenetako bat”


Zuzenean: Iraia Iturregiren prentsaurrekoa
Emakumezkoena
Streaming bidez jarraitu entrenatzaileak Lezamako prentsa aretotik egingo duen agerraldia, Real Betis – Athletic partidaren atarikoan