

San Mames VIP Areak San Mames BAT izena hartuko du 2021etik aurrera. Izen aldaketa honekin Athleticek Klubaren balore nagusietako bat igorri nahi du, batasuna. Zaletasun bat, filosofia bat, sentimendu bat eta elkarrekin bizitzeko topaleku bat, San Mames BAT. Bazkideek, abonatuek eta zaleek, oro har, 2015etik erdiko eraztunean ematen diren balio erantsiko zerbitzu guztiez gozatzen jarraitu ahal izango dute.
BAT, batu, bat egin.
BAT, Athleticen historian sinbolismoz betetako zenbakia, Jose Angel Iribar Txopo mitoaren dortsala, gure Klubaren balioen erreferentzian ageri zen zenbakia.
BATek lehena izatea esan nahi du, bikaintasuna lortzeko hobetzea eta lehiatzea. Klubak beti eraman du hori bere DNAn, eta eraztunean egun bakoitzean eskainitako zerbitzuetara ere eraman nahi du.
2015eko azaroan inauguratu zenetik, erdiko eraztunean abonatuen eta atxikitako enpresen kopurua hazi da denboraldiz denboraldi, eta aurtengo martxoan palko eta besaulkietan kontratatutako eserlekuen %60ra iritsi da. Jokalekura begira dauden areto zabalak, aparkalekua kontratatzeko aukera, partida zuzenean eskaintzeko pantailak, arreta pertsonalizatua eta Michelin Izarra duten sukaldari bizkaitarren zerbitzu gastronomiko esklusiboa izan dira partida bakoitzean lau ordu baino gehiagoko esperientzia ahaztezinak egin dituztenak. Orain, San Mames BAT marka berriarekin esperientzia hori hobetzen jarraitzeko erronka berriari aurre egingo dio Klubak, partida egun batean Katedraleko ateak berriro zabaltzeko ilusioarekin.



Elizegi: “Athletic txapeldun batekin amets egiten dugu”
Kluba
Athleticeko presidenteak Ezohiko Batzar Nagusiari buruzko balorazioa egin du: “Bazkideen konfiantza sentitu dugu, baina baita gauzak hobetu behar ditugula ere”


Zuzenean: Aitor Elizegiren prentsaurrekoa
Kluba
Streaming bidez jarraitu Athletic Clubeko presidenteak atzoko Batzar Nagusiaren inguruan egingo duen agerraldia


Batzarra: bozketen emaitzak
Kluba
Hauek dira bazkide konpromisarioen artean bozkatu diren Ezohiko Batzar Nagusiaren Gai-zerrendako hiru puntuen emaitzak


Presidentearen hitzaldia Ezohiko Batzarrean
Kluba
Aitor Elizegiren hitzak Athletic Clubeko Ezohiko Batzar Nagusiaren irekieran


Ezohiko Batzar Nagusia eratu da
Kluba
347 bazkide konpromisario telematikoki konektatu dira 10:00etan, beraz Gai-zerrendako puntuak garatzen hasi dira


Zuzenean: Ezohiko Batzar Nagusia 2020
Kluba
Streaming bidez jarraitu batzarrean eztabaidatuko den gai zerrenda


Kuotei buruzko galderak eta erantzunak
Kluba
Athletic Clubek datorren igandean Ezohiko Batzar Nagusian egingo duen kuoten proposamenaren inguruko zalantza ohikoenei buruzko informazioa


Akordioa Athleticen gizonezkoen lehen taldearekin
Kluba
Jokalarien soldataren borondatezko bigarren murrizketa hamar hilabetean


San Mames, gorriz Sortzetiko Kardiopatien Munduko Egunean
Kluba
Gure futbol zelaia txikienen bihotza zaintzearen alde argiztatu da


San Mameseko jatetxeak, berriro zabalik
Kluba
La Campa de los Ingleses bere jarduerara itzuli da. San Mames Jatetxeak bihartik aurrera, otsailak 13, egingo du