undefined

Dena prest San Mamesen Batzar Nagusirako

Dena prest San Mamesen Batzar Nagusirako

Telematikoa izango da historian lehen aldiz eta gure Youtubeko kanalean jarraitu ahal izango da 09:45etik aurrera.

Dena prest dago San Mamesen, igandean, abenduaren 27an, 09:45ean, Athletic Cluben Ohiko Batzar Nagusia egiteko, eta  telematikoa izango da, osasun egoeraren ondorioz. Zuzenean jarraitu ahal izango da Athleticen Youtubeko kanalaren bidez.

 

Eguneko puntuak, Zuzendaritza Batzordeko kideek bakoitzean egindako azalpenarekin eta, hala badagokio, bazkide konpromisarioen parte-hartzeekin, honako hauek izango dira:

 

LEHENA: aurreko ekitaldi ekonomikoari dagozkion Urteko Kontuak eta Zuzendaritza-Batzordearen Kudeaketa onartzea, hala badagokio.

 

BIGARRENA: hurrengo ekitaldi-ekonomikorako aurrekontua onartzea, hala badagokio.

 

HIRUGARRENA: Animazio-Harmaila bateratu eta erreformatzeko proposamena onartzea, hala badagokio.

 

LAUGARRENA: Zuzendaritza-Batzordearen proiektuak eta proposamenak.

 

BOSGARRENA: Kontrol Ekonomiko eta Kontratazio Batzordea esleitzea eta izendatzea.

 

SEIGARRENA: Estatutuak Erreformatzeko Batzordea: egoerari eta hurrengo urratsei buruzko informazioa.

 

ZAZPIGARRENA: idatziz eta Batzarra egin baino bost egun lehenago aurkeztu diren bazkideen proposamenak, baldin eta Batzarreko kideen %10ek edo boto-eskubidea duten bazkideen %2k sinatzen badituzte.

 

ZORTZIGARRENA: galderak eta eskaerak.

 

Bozketak telematikoki edo aurrez aurre egin ahal izango dira. Bazkide konpromisarioek epe bat izan zuten San Mamesen boto fisikoa eskatzeko. Hainbat kanal daude irekita gorabeherei erantzuteko eta edozein konpromisario estadiora hurbildu ahal izateko botoa telematikoki ematea lortzen ez badu bere eskubidea betetzera.