undefined

Lehoiak lanera itzuli dira

Lehoiak lanera itzuli dira

Emakumezkoen lehen taldea gaur hasi da urteko lehen partida prestatzen, Gabonetako etenaldiaren ostean

Emakumezkoen lehen taldea lanera itzuli da gaur goizean Lezamako 4. zelaian, astebeteko etenaren ostean. Lehoiek proba medikoak gainditu dituzte, eta ordubete inguru aritu dira berdegunean.

Angel Villacampak jokalari guztiak izan ditu bere esanetara, Ane Azkona eta Erika Vazquez lesionatuak izan ezik, eta Garazi Muruak ere ez du parte hartu, taldetik kanpo, Logroñoren aurkako azken norgehiagokan parte hartzea eragotzi zioten min fisikoengatik.

Bihar lanera itzuliko da taldea, eta urtarrilaren 1ean atseden hartuko du, asteburuan bete-betean entrenatzeko eta urteko lehen partida baldintza onenetan prestatzeko: Realaren aurkako derbia, Zubietan, urtarrilaren 6an.