

“Derbietan gertatzen dena beti handitzen da. Badakigu partida oso berezia dela eta irabazi nahi dugu”. Gaizka Garitanok agerraldia egin du Lezaman, bihar San Mamesen Realaren aurka bere taldeak jokatuko duen derbiaren atarian (14:00etan). Garitano, neurketari begira, “baikorra” da: “Partida garrantzitsua da bi taldeentzat. Oso partida berezia da eta biok irabazi nahi dugu, bai ala bai. Taldea ondo dago, gogotsu, eta partida ona egiten saiatuko gara hiru puntuak lortzeko. Baikorrak gara, prest gaude”.
Urteko azken norgehiagokan garaipen batek emango lukeen bultzada animikoaz jabetuta, entrenatzaile zuri-gorriak talde txuriurdinaren aurkako norgehiagoka oso ondo prestatu duela aitortu du: “Derbi baten aurretik beti pentsatzen duzu era positiboan, baina gero jokalarien esku gaude. Futbola da. Dena den, gu gehiago gaude gure mailaren mende aurkariaren mende baino. Gu ondo gauden guztietan, aurkariak sufritu egiten du. Aurkaria asko errespetatzen dugu eta ondo egon beharko dugu aurkaria ona delako. Astea ondo prestatu dugu eta puntuak etxean gera daitezen saiatuko gara”.
Taldeak atseden hartzeko denbora izan du neurketaz beteriko urtarrila baino lehen: “Oso talde fisikoa gara, atseden hau ondo etorri zaigu, baina une onean geunden ere. Ondo dago jokalari desberdinek edozein unetan joka dezaketen talde bat izatea. Konfiantza dut guztiengan, bai hasieratik irtengo direnengan, bai bigarren zatian sartu ahal direneengan. Partida asko datoz eta denentzako lekua dago”.
Garitanok Yeraydren baja deitoratu egin du, hurrengo partidak galduko dituelako, baina badaki badituela hura ordezkatzeko tresnak: “Pena bat, maila ona ematen ari zelako. Nuñez ondo dago ere eta bihar jokatuko du. Villalibre berreskuratu eta Yeray galdu dugu. Aurrera jarraitu behar dugu. Horrela dira gauzak”.



Athletic Club-Granada CF partidaren buletina deskargatu
Lehen taldea
Gozatu San Mamesen jokatzen diren partidetako ohiko buletinaz bertsio digital interaktiboan


Deialdia: Athletic Club-Granada CF (26. J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Granadaren aurka San Mamesen jokatuko den LaLigako partidarako


Marcelino: “Arreta guztia biharko partidan jarri behar dugu”
Lehen taldea
Athleticek Granada hartuko du San Mamesen, “gauzak oso zail jarriko dizkigun aurkaria” entrenatzailearen esanetan


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Jarraitu streaming bidez lehoien entrenatzaileak Lezamako prentsa aretotik egingo duen agerraldia, biharko Athletic-Granada partidaren atarian


ZOOM I Bigarren finalean sartu ginen eguna
Lehen taldea
Horrela bizi izan genuen barrutik apirilaren 17ko Kopako final handirako sailkapena, hurrengo hilabetean lehoiek jokatuko duten bigarrena.


Laburpen-bideoa | Levante UD 1-2 Athletic Club (1/2, itzulikoa)
Lehen taldea
Gozatu Ciutat de Valencian jokatutako Errege Kopako finalerdietako itzuliko partidako irudirik onenetaz


Marcelino: “Ondo neurtu dugu denbora eta ez dugu etsi”
Lehen taldea
Entrenatzaile zuri-gorriak bere taldeak Levanteren hasierako golari erantzuteko eta Kopako finalean sartzeko izan duen gaitasuna azpimarratu du


“Harro egoteko modukoa da lagun talde honekin lehiatzea”
Lehen taldea
Raul Garciak “taldeak egiten duen horretan duen fedea” azpimarratu du Levanteren aurka Kopako finalerdian lortutako garaipenaren ostean


Kopako beste final bat!
Lehen taldea
Marcelinoren lehoiek historia egin dute eta 15 egunetan bi final jokatuko dituzte, Real Sociedad eta Bartzelonaren aurka, luzapenean Levanteri 1-2 irabazi ostean Berenguerren golarekin


Hamaikakoak: Levante UD – Athletic Club
Lehen taldea
Ciutat de Valèncian jokatuko den Kopako finalerdietako itzuliko partidarako hasierako hamaikakoak kontsultatu