undefined

Bilbao Athletic-Barakaldo CF, igandean 18:00etan

Bilbao Athletic-Barakaldo CF, igandean 18:00etan

Bigarren B Mailako 9. jardunaldiko partida Lezaman jokatuko da urtarrilaren 3an, joan den abenduan bertan behera gelditu ondoren

Bilbao Athletic eta Barakaldo CF taldeen arteko partida, Bigarren B Mailako bederatzigarren jardunaldiari dagokiona eta COVID-19rekin zerikusia zuten arrazoiengatik abenduaren 9an atzeratu zena, urtarrilaren 3an jokatuko da, 18:00etan, Lezaman.

Partida zuzenean jarraitu ahal izango da Athleticen Youtubeko kanalaren bidez. Joseba Etxeberriaren lehoikumeak bigarren dira sailkapenean, eta Barakaldok azken postuan bisitatuko du Lezama, garaipen bat, berdinketa bat eta sei porrotekin.