undefined

Garitano: “Elxen aurkako garaipena bakarrik dugu buruan”

Garitano: “Elxen aurkako garaipena bakarrik dugu buruan”

Athleticeko entrenatzaileak alacantar taldearen maila azpimarratu du: “Azkenaldian aurkariei zailtasun handiak jarri dizkie”

Gaizka Garitanok komunikabideen galdearan erantzun ditu bihar San Mamesen jokatuko den Elxen aurkako partidaren atarikoan. Partida LaLiga Santanderreko 17. jardunaldiari dagokio eta zurigorri entrenatzaileak garrantzi handiko partida dela dio: “Garaipena behar dugu, Elx garaitzea besterik ez dugu buruan. Gure esku dago”.

Derioko entrenatzaileak “erasora ordenean” jo beharko dutela adierazi du: “Elxen aurka pazientziaz jokatu behar dugu, atzean sartu eta kontraerasoan irteten den taldea da. Kontraerasoak saihesteko partida bat izango da. Azken boladan aurkariak zailtasun handitan jartzen ari den taldea da. Guk gure jokoa egin behar dugu”.

Realaren aurka jokatu eta hiru egun eskasera, konpromiso berri baten ordua iritsi da. Egutegiak ez du damutzeko aukerarik ematen: “Hiru egunetik behin jokatzen duzunean, ez dago denborarik irabazten duzunean ospatzeko, ezta galtzen duzunean triste egoteko ere. Jarraitu egin behar dugu. Prest gaude bihar jokatzeko“.