undefined

Gaizka Garitanoren ordezkatzea

Gaizka Garitanoren ordezkatzea

Athletic Clubek lehen taldeko entrenatzailea ordezkatzea erabaki du

Athletic Clubek Gaizka Garitano eta bere lantaldea lehen taldetik ordezkatzea erabaki du. 2017ko uztailean Bilbao Athleticera iritsi zen eta 2018ko abenduaren 5ean igo zen lehen taldera. Entrenatzaile deriotarrak 89 partida zuzendu ditu lehen taldean, aurreko denboraldiko Kopako finalerako sailkapena lortuta, oraindik jokatu ez den finala, atzeratu egin zelako, besteak beste.

Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkie taldearen agintea hartu zutenetik erakutsitako ahaleginagatik eta dedikazioagatik, beti ere talde zuri-gorriaren alde. Era berean, etorkizunari begira onena opa nahi die.