

Marcelino Garcia Toral Athletic Clubeko entrenatzaile berriak gaur arratsaldean aurkeztu du bere burua San Mamesen, Bartzelonaren aurka egingo duen debutaren bezperan. Aitor Elizegi presidente zuri-gorria eta Rafa Alkorta kirol zuzendaria harekin batera azaldu dira Jose Iragorri prentsa aretoan egindako ekitaldian.
Aurkezpenaren hasieran trafiko istripuan hildako Aitor Gandiaga Gernikako jokalaria eta Basconiako jokalari ohiaren familia gogoratu du Elizegik. Horren ostean, Gaizka Garitanori eskerrak eman dizkio “publikoki bi urteko lana, konpromisoa, kirol arloan hazten lagundu digulako. Objektiboki, plantila hau nola aurkitu genuen… giza mailan ez dut beharrezko hitz guztiak esango. Eskerrik asko Gaizka!”. “Ezinezkoa da giza maila horretako pertsona bat irteteko datarik aurkitzea”, eta jarraian esan zuenez “hazteko bidea dago. Gaur Athletic aukeratu duen entrenatzaile bat daukagu, eta gure indarrak ezagutzen ditu”.
Dena oso azkar egin dela esan du Marcelinok: “Athletic oso klub handiaren aukera sortu zen, eta azkar erantzun behar duzu. Ideiak erakartzen gintuen. Futboleko edozeinek badaki zer esan nahi duen Lezamak eta estadio handi honek, eta Athletic Cluben esanahia Liga honetan. Proiektu zoragarria da”.
“Gaizkak errespetu osoa merezi du eta oso lan ona egin du, egoera larrian hartu zuen taldea. Lasai nago berarekiko errespetu handia izan dudalako, dena bat-batean egin da. Esperientzia polit hau bizitzera etorri behar zen”, azaldu du asturiarrak.
“Athleticen balioak argi daude. Hona etortzen nintzenean beti sufritzen nuen, talde bizia, dinamikoa, azkarra, bizkorra eta handinahia da. Hori da inguru honek eskatzen duena. Antzekotasun handia dugu pentsamenduan. Athleticen harrobia oso emankorra da eta gazte horiei bidea emango diegu. Pultsuak ez dit dar-dar egingo, zuzen izaten saiatuko naizelako. Badakit non natorren eta zein den hemengo filosofia”.
Barçaren aurka, “oso partida zaila espero dut. Zailtasunean jarri behar dugu, espazioak itxi eta aukerak sortu. Normalena haiek baloi gehiago izatea da, ilusioa duen taldea izan behar dugu”.
Bestalde, Alkortak adierazi duenez, “hazten jarraitzeko eskatzen diogu, Gaizkarekin hazi gara. Marcelino asmo handikoa da, pertsona egokia”.



Urrats bat gehiago #BiziAmetsa
Lehen taldea
Athleticek Levanteren aurka neurtuko ditu indarrak bihar Errege Kopako finalerdietako itzuleran, finala lortzeko azken urratsa


Iñigo Martinez: Errekurtsoa Apelazioari
Lehen taldea
Athletic Clubek lau partidarekin zigortzeko erabakiaren aurka helegitea aurkeztu du eta neurri kautelarrak eskatu ditu


Deialdia: Levante UD-Athletic Club (Kopako finalerdia)
Lehen taldea
Marcelinok jokalari guztiak deitu ditu bihar Levanteren aurka Ciutat de València zelaian jokatuko den Kopako finalerdietako itzulerako partidarako


“Dena emango dugu”
Lehen taldea
Marcelinok azpimarratu duenez, “jokalarien motibazioa itzela da. Une historiko baten atarian gaude klubarentzat: urtebetean hiru final jokatu ahal izatea”


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zuri-gorriak Lezamako prentsa aretotik egingo duen agerraldia, Levante-Athletic finalaurrekoaren atarian


2021eko hirugarren finalaren bila
Lehen taldea
Athleticek Errege Kopako finalerdietako itzulerako partida jokatuko du ostegunean Levanteren aurka Ciutat de Valencian (1-1 joanekoan)


Lan plangintza martxoaren 7ra arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka martxoaren 7ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


Athletic-SD Eibar, martxoaren 20ean (14:00etan)
Lehen taldea
Talde armaginaren aurkako derbia martxoaren 20ean jokatuko da, San Mamesen


Laburpena I Levante UD 1-1 Athletic Club (LaLiga 25. J)
Lehen taldea
Partidak bi penalti izan zituen, bat talde bakoitzarentzat, eta bana amaitu zen


“Garaipena merezi izan dugu”
Lehen taldea
Marcelinok, Ciutat de Valencian berdinketa lortu ondoren, bere taldeak Levanteren aurkako berdinketa baino gehiago merezi izan duela azpimarratu du