

Athletic Clubek eta Mikel Vesga futbolariak 2024ko ekainaren 30era arte kontratua luzatzeko akordioa lortu dute. Etete klausula 50 milioi eurokoa izango da.
Vesga 2014-15 denboraldian iritsi zen Lezamara. 38 partida jokatu zituen Bilbao Athleticekin eta filialarekin Bigarren Mailara igo zen. Gasteizko jokalariak debut ofiziala egin zuen lehen taldearekin 2016-17 denboraldian Sporting Gijonen aurka, eta talde horretara utzita joan zen denboraldi horretan bertan. Hurrengo denboraldia talde zuri-gorrian jokatu ondoren (2017-18), Vesga utzita atera zen berriro 2018-19an, oraingoan CD Leganes taldera, Lehen Mailan. Gasteiztarra 2019ko ekainean itzuli zen Lezamara, eta ordutik 69 partida jokatu ditu (52 Ligan, 9 Kopan eta 8 Europa Leaguen) Athletic Clubeko lehen taldearekin. Aurtengo denboraldian Vesgak LaLigako 18 partidetatik 14 jokatu ditu, horietako hamar hamaikakoan, eta 850 minutu egin ditu orotara.
Mikel Vesgak prentsaurreko telematikoa emango du gaur arratsaldean hedabideen aurrean, 17:00etatik aurrera, talde zuri-gorriaren arratsaldeko entrenamenduaren aurretik.



Lan plangintza martxoaren 7ra arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka martxoaren 7ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


Athletic-SD Eibar, martxoaren 20ean (14:00etan)
Lehen taldea
Talde armaginaren aurkako derbia martxoaren 20ean jokatuko da, San Mamesen


Laburpena I Levante UD 1-1 Athletic Club (LaLiga 25. J)
Lehen taldea
Partidak bi penalti izan zituen, bat talde bakoitzarentzat, eta bana amaitu zen


“Garaipena merezi izan dugu”
Lehen taldea
Marcelinok, Ciutat de Valencian berdinketa lortu ondoren, bere taldeak Levanteren aurkako berdinketa baino gehiago merezi izan duela azpimarratu du


Sari eskasa berdinketarekin
Lehen taldea
Athleticek Levanteren atean etengabeko arriskua sortu arren, partida berdinketan amaitu zen, bi golak penaltiz sartuta


Hamaikakoak: Levante UD – Athletic Club
Lehen taldea
Kontsulta itzazu Ciutat de València zelaian jokatuko den LaLigako 25. jardunaldiko partidako hasierako taldeak


Marcelino: “Biharko partida bakarrik dugu buruan”
Lehen taldea
Athleticeko entrenatzailearen arabera, ostegunean berriro ere Levanteren aurka Kopako partida jokatu arren, taldeak Ligako partidan soilik jarri behar du arreta: “Partidarik hurbilena da garrantzitsuena”


Deialdia: Levante UD-Athletic Club (25.J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Levanteren aurka Ciutat de Valèncian jokatuko den LaLigako partidarako


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zuri-gorriak Lezamako prentsa aretotik biharko Levante-Athletic partidaren aurretik egingo duen agerraldia


Aste erabakigarria Levanteren aurka
Lehen taldea
Lehoiek, Ciutat de València zelaian jokatuko dituzten bi partidetatik lehenengoari aurre egingo diote ostiral honetan 21:00etan (25. J/LaLiga), martxoaren 4an Kopako finalerdietako itzuliaren aurretik