undefined

Aldaketak emakumezkoen taldeen organigraman

Aldaketak emakumezkoen taldeen organigraman

Iraia Iturregi lehen taldera igotzearekin batera, hainbat mugimendu izan dira Klubeko emakumezkoen taldeen aulkietan

Angel Villacampak eta Athletic Clubek entrenatzaileak emakumezkoen lehen taldea zuzentzeko zuen kontratua eten ostean, hainbat aldaketa gertatu dira emakumezkoen taldeen organigraman. Iraia Iturregik, atzo iragarri bezala, 2022ko ekainera arte, gutxienez, Primera Iberdrolako taldea zuzenduko du. Iraia Iturregirekin batera, Israel Alvarez Emakumezkoen B taldeko prestatzaile fisikoa ere igo da lehen taldera, Javier Aguado ordezkatuz. Loiutarrak, gainera, Joseba Lertxundi, Haur Mailako San Mameseko entrenatzailea, izango du bigarren entrenatzaile gisa. Gainerako teknikariek beren funtzioak mantenduko dituzte.

Iturregik utzitako postuari dagokionez, Roberto Pampinek beteko du, Emakumezkoen Kadetearen entrenatzailea. Lehoi ohi eta atezainak 2004an egin zuen debuta Lehen Mailan Ernesto Valverderen eskutik Anoetan. Arrigorriagan jaioa, Pampinek 37 urte ditu, eta bere gain hartuko du Reto Iberdrolan neska zuri-gorriekin lehiatzeko ardura. Angel Velez “Moska” bigarren entrenatzailearekin batera arituko da. Ainhoa Alvarez izango da prestatzaile fisikoa eta Ainhoa Tirapuk atezainen entrenatzailea izaten jarraituko du.

Bestalde, Emakumezkoen Kadete eta Haur Mailako taldeen ardura Ekaitz Garcia eta Janire Beitian eroriko da, orain arte Klubeko kaptazio sailean.