

Iraia Iturregi ofizialki aurkeztu da, hedabideen aurrean, Athletic Clubeko emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaile gisa. Orain arte bigarren taldearen arduradun nagusia izan dena pozik agertu da aurkezten zaion aukerarekin, baina une honetan “zirkunstantziengatik ez nuela buruan” onartu du. Iraiak bere sentimenduak azaldu ditu, Aitor Elizegi presidenteak eta Joseba Aguirre kirol zuzendariak lagunduta: “Oso egun zoriontsua da niretzat, pribilegioa baita Athleticeko entrenatzailea izatea. Une perfektua deskribatzen hasiko banintz, agian beste bat aukeratuko nukeen, denboraldi hasieran hutsetik abiatuta, alegia, baina une onena askotan ez da gertatzen eta errealitateari aurre egin behar zaio aurpegira begiratuz. Talentua duen taldea gara, agian orain bere bertsiorik onena ematen ari ez dena, baina buelta ematea espero dut. Lanean konfiantza izan behar dugu”.
Lehen taldeko entrenatzaile berriak bikain ezagutzen duen jokalari talde bat zuzenduko du: “Aldagela horretan giza talde bikain bat dago, gauzak txarto doazenean inoiz amore emango ez duena. Ahuleziei irtenbidea ematen jarri behar dugu arreta, eta ondo landutako alderdiak hartu behar ditugu oinarri”.
48 ordutan (igandea, 12:00etan), Athleticek SD Eibar hartuko du Lezaman. Iturregik, ia denborarik gabe, hiru puntuak eskuratzeko beharra azpimarratu du. Ondo ezagutzen duen taldea da, aurreko denboraldian bigarren talde zuri-gorria zuzentzen ari zela, Reto Iberdrolan aurre egin baitzion: “Partida berezia izango da. Ondo ezagutzen dugu elkar. Nahiago izan dugu Eibarren aurkako partida lehenetsi, eta ondoren izango dugu jarraitu beharreko ildoak zehazteko denbora. Hamabost eguneko geldialdia baino lehen hiru puntuak lortzeko konfiantzarekin goaz. Gure lehentasun nagusia Eibarri irabaztea da”.



Iturregi: “Aurrerapauso bat eman behar dugu”
Emakumezkoena
Ane Azkona Real Betisen aurkako partidarako 18 jokalariren zerrendan sartu da, Athleticeko entrenatzailearen arabera, “Denboraldiko partidarik garrantzitsuenetako bat”


Zuzenean: Iraia Iturregiren prentsaurrekoa
Emakumezkoena
Sigue vía streaming la comparecencia de la técnico zurigorri desde la sala de prensa de Lezama, previa al Real Betis – Athletic


Jokalarien egoera fisikoa
Emakumezkoena
Andrea Sierrak eta Andrea de la Navak lesioak gainditu dituzte; Erika Vazquezek, berriz, belauneko lesioa berregokitzen jarraitzen du


Ane Azkonak senda-agiria jaso du
Emakumezkoena
Aurrelari zuri-gorria, ekainean belaunean larri lesionatua, dagoeneko prest dago lehiaketarako


Real Betis-Athletic Club, larunbatean 17:00etan
Emakumezkoena
Emakumezkoen lehen taldeak larunbat honetan jokatuko du Primera Iberdrolan atzeratuta zuen Betisen aurkako partida


Emakumezkoen taldearen lan plangintza otsailaren 28ra arte
Emakumezkoena
Lehoiek larunbatean (17:00etan) berreskuratuko dute, urtarrilean Betisen aurka Sevillan jokatu behar zuten partida


Andrea De la Navaren mediku txostena
Emakumezkoena
Atezain zuri-gorria gelditu egin beharko da egun batzuetan, atzoko entrenamenduan belaunean izandako bihurritu arinaren ondorioz


Emakuzmekoaren taldearen plangintza otsailaren 21ra arte
Emakumezkoena
Emakuzmekoen lehen taldeak aste berri bat hasi du lehiaketarik gabe asteburuan Primera Iberdrolan


Indarrak hartzeko etenaldia
Emakumezkoena
Iturregiren lehoiak lehiatu gabe egongo dira bi astez eta Primera Iberdrolaren erritmoa berreskuratuko dute otsaileko azken asteburuan Real Betisen aurka Sevillan


Lucia Garcia, Espainiako selekzioaren deialdian
Emakumezkoena
Aurrelari zuri-gorria otsailaren 15etik 24ra joango da 2022ko Eurokoparako sailkatzeko bi partida jokatzeko