

Marcelino Garcia Toral Athletic Clubeko entrenatzaileak hedabideen aurrean hitz egin du bihar (16:15ean) Atletico Madrilen aurka jokatu baino lehen, Wanda Metropolitano estadioan, LaLigako 18. jardunaldiko partidan.
Biharko aurkariari buruz galdetu diotenean (Errege Kopako 1/32an kanporatua izan zen), Atletico lehiakor baten zain dago: “Kanporatua izan ostean heldu izanagatik ere, alderik ez dagoela uste dut. Denboraldi aparta egiten ari da: gol gutxien jaso duen taldea da, eta gol gehien sartu dituen hirugarrena. Beraien zenbakiak apartekoak dira eta haien ibilbidea aldatzeko ilusioarekin goaz. Partida zaila da, baina horrek ez digu ilusioa eta sinismena kenduko”.
Hala ere, aurkariari gehiegi erreparatu beharrean, Marcelinok bere jokalarien paperari erreparatu nahi dio: “Laurogeita hamar minutu on egiteko gai izan behar dugu, Bartzelonaren aurkako lehen hamabostak edo hogeiak bezala. Aurkaria kontuan hartu behar da beti, baina guretzat benetan garrantzitsuena lantzen saiatzen ari garen kontzeptuak aplikatzea da, gure jokalarien jarrera eta kalitatea batuz”.
Bere jokalariekin denbora gehiago igaro ondoren izandako sentsazioei dagokienez, pozik agertu zen: “Uste dut espero nuena baino plantilla hobea aurkitu dudala. Jarrera izugarria dute, eta talde aparta dira, lanerako oso prest daude. Eskerrak eman behar dizkiet. Talde lehiakorragoa izateko lan egingo dugu. Denbora gutxi dugu kontzeptuak lantzeko”.
Kopako UD Ibiza aurkariari dagokionez, sei aurkarien artean zailena dela esan du: “Bagenekien Bigarren B Mailako taldea suertatuko zitzaigula eta agian Ibiza da arriskutsuena. Garaipen handia lortu du Celtaren aurka. Zaila izango da zelai sintetiko batean”.



Hamaikakoak: Athletic Club-Granada CF
Lehen taldea
Kontsulta itzazu San Mamesen 21:00etatik aurrera jokatuko den LaLiga Santanderreko partidaren hasierako hamaikakoak


Lan plangintza martxoaren 14ra arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka martxoaren 14ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


Athletic Club-Granada CF partidaren buletina deskargatu
Lehen taldea
Gozatu San Mamesen jokatzen diren partidetako ohiko buletinaz bertsio digital interaktiboan


Deialdia: Athletic Club-Granada CF (26. J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Granadaren aurka San Mamesen jokatuko den LaLigako partidarako


Marcelino: “Arreta guztia biharko partidan jarri behar dugu”
Lehen taldea
Athleticek Granada hartuko du San Mamesen, “gauzak oso zail jarriko dizkigun aurkaria” entrenatzailearen esanetan


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Jarraitu streaming bidez lehoien entrenatzaileak Lezamako prentsa aretotik egingo duen agerraldia, biharko Athletic-Granada partidaren atarian


ZOOM I Bigarren finalean sartu ginen eguna
Lehen taldea
Horrela bizi izan genuen barrutik apirilaren 17ko Kopako final handirako sailkapena, hurrengo hilabetean lehoiek jokatuko duten bigarrena.


Laburpen-bideoa | Levante UD 1-2 Athletic Club (1/2, itzulikoa)
Lehen taldea
Gozatu Ciutat de Valencian jokatutako Errege Kopako finalerdietako itzuliko partidako irudirik onenetaz


Marcelino: “Ondo neurtu dugu denbora eta ez dugu etsi”
Lehen taldea
Entrenatzaile zuri-gorriak bere taldeak Levanteren hasierako golari erantzuteko eta Kopako finalean sartzeko izan duen gaitasuna azpimarratu du


“Harro egoteko modukoa da lagun talde honekin lehiatzea”
Lehen taldea
Raul Garciak “taldeak egiten duen horretan duen fedea” azpimarratu du Levanteren aurka Kopako finalerdian lortutako garaipenaren ostean