
Atletico-Athletic partida, atzeratuta
Atletico-Athletic partida, atzeratuta
Ligak gaur, larunbata, jokatu behar zen partidaren atzerapena jakinarazi die bi taldeei
Madril astintzen duen elurtearen ondorioz, Ligako 18. jardunaldiko partida, gaur larunbata, urtarrilak 9, Atletico Madrilek eta Athleticek Wanda Metropolitanon jokatu behar zutena, bertan behera geratu da, Ligak gaur goizean bertan bi taldeei jakinarazi dienez.
Marcelino Garcia Toralek zuzentzen duen taldea Bilbora itzuli zen atzo Madrilgo Adolfo Suarez-Barajas aireportuan lurreratzerik izan ez ostean. Lezamako instalazioetan entrenatuko da gaur goizean 11:00etatik aurrera.
Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkio Club Atlético de Madrid-i, azken orduetan egoera hau kudeatzen ari den bitartean irtenbideak bilatzeko eman duen laguntzagatik eta erakutsi duen prestutasunagatik.