

Titulua jokoan dagoen astea Athleticentzat. Zuri-gorriek Real Madrilen aurka arituko dira ostegunean La Rosaledan (21:00etan) Superkopako finalerdian. Marcelinoren taldeak Athleticen bigarren partida zuzenduko du, eta talde zuriaren aurka jokatuko du, egungo txapelduna.
Lehoiek Superkopako formatu berrian (lau taldeen arteko finala) lehen aldiz arituko dira eta Madrilgo taldearen aurka ere lehenengo Superkopako partida izand da. Zuri-gorriek bi txapelketa irabazi dituzte. Lehenengoa 1983-84 denboraldian altxatu zuten, aurretik denboraldi berean Liga eta Kopa eskuratu ondoren: garai hartan, bi lehiaketetako irabazle bat bazegoen, zuzenean Superkopa ere irabazi zuen.
Athleticek Bartzelonaren aurka bakarrik jokatu du txapelketa honetan: urtebete lehenago, 1982-83an, porrota jaso zuen, San Mamesen 1-3 galdu zuen eta Camp noun irabazi zuen (0-1), baina gol bateko garaipena ez zen nahikoa izan. 2008-09an ere jokatu zuten, talde katalanak 1-2 irabazi zuen Katedralean eta 3-0 Bartzelonan.
Bigarren Superkopa San Mameseko bitrinetan dagoen azken titulua da, 2014-15 denboraldian. Lehoiek 4-0 irabazi zioten Luis Enriquek zuzentzen zuen taldeari San Mamesen, zelai erditik San Josek sartutako gol ikusgarriarekin eta Aritz Adurizen hat trick batekin.
Camp Nouko itzuliko partida lehoientzako tramite bat bihurtu zen, abantaila kudeatzen jakin baitzuten. Leo Messik etxekoak aurreratu zituen atsedenaldiaren atarian, baina eutsi egin zioten eta Adurizek behin betiko berdinketa ezarri zuen 75.ean.
Athleticek txapelketa honen aitzindaria den Eva Duarte Kopa ere irabazi zuen. Zuri-gorriek Atletico Madril garaitu zuten 1950-51 denboraldian, Telmo Zarrak berdinketa hausteko partidan sartutako bi golei esker (0-2), lehen partidako 5-5eko emaitzarekin.


Marcelino: “Jokalariak indartsu eta konfiantzaz daude”
Lehen taldea
Iñaki Williams: “Balentria historikoa litzateke Superkopa irabaztea Real Madril eta Barça gaindituz”


Zuzenean: Marcelino eta Williamsen prentsaurrekoa
Lehen taldea
Jarraitu streaming bidez lehoien entrenatzaileak eta jokalariak La Cartujako prentsa aretotik egingo duten agerraldia, biharko Barcelona-Athletic partidaren atarian


8 final 11 urtetan
Lehen taldea
Athleticek bere hirugarren Superkopa lortzea izango du helburu datorren igandean La Cartujan (21:00etan)


ZOOM I Real Madrid – Athletic Club
Lehen taldea
Athletic Clubek Real Madrilen aurka 2021eko Superkopan lortutako garaipenean ikusi ez diren irudiak


Bideoa | Real Madrid-Athletic partidaren irudirik onenak
Lehen taldea
Gozatu bart Superkopako finalerdiak utzi zizkigun irudiekin


“Jokalariek merezita jokatuko dute finala”
Lehen taldea
Real Madrilen aurka Superkopako finalerdian lortutako garaipenean jokalariek erakutsitako “ahalegina eta konpromisoa” azpimarratu du Marcelinok


Raúl García: “Sinisten duguna defendatzera etorri gara hona”
Lehen taldea
Real Madrilen aurkako Superkopako finalerdiko goleatzaileak bere harrotasuna erakutsi nahi izan du familia zurigorriagatik: “Ordezkatzen ditugun guztiak defendatzeko jokatzen dugu”


Finalera Raul Garciaren bi golei esker
Lehen taldea
Athletic Clubek Real Madril kanporatu du (1-2) eta Bartzelonaren aurka neurtuko ditu indarrak datorren igandean hirugarren Superkopa irabazteko ahaleginetan


Hamaikakoak: Real Madrid-Athletic Club
Lehen taldea
Kontsultatu 21:00etatik aurrera La Rosaleda futbol zelaian jokatuko den Supercopako finalerdiko partidaren hasierako hamaikakoak


Zazpi lehoik garaipena errepikatu nahiko dute
Lehen taldea
Ibai, Williams, Muniain, Lekue, De Marcos, Balenziaga eta Herrerinek badakite zer den Superkopa zuri-gorriz jantzita irabaztea