undefined

Supercopa 2021. Malagara bidaia

Supercopa 2021. Malagara bidaia

Athletic Clubek bihar Real Madrilen aurkako txapelketako finalerdia jokatzeko Andaluziara egin duen bidaiaren laburpen-bideoa eta argazki-galeria

Jardunaldi bizia Athleticentzat. 11:00etan, lehoiak Loiuko aireportutik abiatu dira Malagara bidean, bihar Superkopako finalerdia jokatuko baitute bertan Real Madrilen aurka (Rosaleda, 21:00etan).

13:00etan iritsi dira jokalariak hotelera, eta zale asko bertaratu dira jokalariak agurtzera. Bazkalostean eta atsedenaldi labur baten ostean, Marcelinok eta Muniainek prentsaurrekoa eskainiko dute hedabideen aurrean, 17:15ean, eta zuzenean jarraitu ahal izango da Athleticen Youtubeko kanalaren bitartez.

18:00etatik aurrera, Rosaledan egingo dute lehoiek biharko neurketaren aurreko azken entrenamendua.