

Athleticek Real Madrilen aurka jokatuko du gaur (21:00etan) Superkopako finalerdian. Talde zuria izango da titulua lortzeko lehen oztopoa. Zazpi lehoik lortu dute txapelketa hau irabaztea. Ondorengo hauek izan ziren txapeldun 2015ean: Ibai Gomez, Iñaki Williams, Iker Muniain, Iñigo Lekue, Oscar De Marcos, Mikel Balenziaga eta Iago Herrerin.
Superkopa harekin (klubaren historiako bigarrena), 2015eko abuztuan talde zuri-gorriak 31 urte geroago titulu bat altxa zuen berriro. Joaneko partidan, Ernesto Valverdek zuzentzen duen taldeak 4-0 gainditu zuen Bartzelona Aritz Adurizen hat trick bati esker eta Mikel San Josek zelai erditik sartutako gol ikusgarriari esker. Itzulikoan, banakoa izan zen emaitza: Leo Messik gola sartu zuen zuen atsedenaldiaren atarian eta Adurizek emaitza itxi zuen.
De Marcosek eta Balenziagak bi partidak osorik jokatu zituzten. Lekuek lehen taldearekin debuta egin zuen joaneko partidako 66. minutuan, Katedralean. Iago Herrerin izan zen Gorka Iraizozen ordezkoa. Ibaik ezin zuen minuturik jokatu, eta Williamsek eta Muniainek partida galdu zuten minduta.


Lan plangintza martxoaren 7ra arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka martxoaren 7ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


Athletic-SD Eibar, martxoaren 20ean (14:00etan)
Lehen taldea
Talde armaginaren aurkako derbia martxoaren 20ean jokatuko da, San Mamesen


Laburpena I Levante UD 1-1 Athletic Club (LaLiga 25. J)
Lehen taldea
Partidak bi penalti izan zituen, bat talde bakoitzarentzat, eta bana amaitu zen


“Garaipena merezi izan dugu”
Lehen taldea
Marcelinok, Ciutat de Valencian berdinketa lortu ondoren, bere taldeak Levanteren aurkako berdinketa baino gehiago merezi izan duela azpimarratu du


Sari eskasa berdinketarekin
Lehen taldea
Athleticek Levanteren atean etengabeko arriskua sortu arren, partida berdinketan amaitu zen, bi golak penaltiz sartuta


Hamaikakoak: Levante UD – Athletic Club
Lehen taldea
Kontsulta itzazu Ciutat de València zelaian jokatuko den LaLigako 25. jardunaldiko partidako hasierako taldeak


Marcelino: “Biharko partida bakarrik dugu buruan”
Lehen taldea
Athleticeko entrenatzailearen arabera, ostegunean berriro ere Levanteren aurka Kopako partida jokatu arren, taldeak Ligako partidan soilik jarri behar du arreta: “Partidarik hurbilena da garrantzitsuena”


Deialdia: Levante UD-Athletic Club (25.J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Levanteren aurka Ciutat de Valèncian jokatuko den LaLigako partidarako


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zuri-gorriak Lezamako prentsa aretotik biharko Levante-Athletic partidaren aurretik egingo duen agerraldia


Aste erabakigarria Levanteren aurka
Lehen taldea
Lehoiek, Ciutat de València zelaian jokatuko dituzten bi partidetatik lehenengoari aurre egingo diote ostiral honetan 21:00etan (25. J/LaLiga), martxoaren 4an Kopako finalerdietako itzuliaren aurretik