

2008-09 denboraldian Bartzelonaren aurka Kopako finala jokatu zuenetik, Athleticek 8 finaletan parte hartuko du.
2009ko maiatzaren 13an, Barçak 1-4 mendean hartu zien lehoiei Kopako finalean. Athleticek 2-1eko emaitzari buelta eman behar izan zion Sevillaren aurka finalerdietan, Mestallako final hura jokatu ahal izateko.
Hurrengo denboraldian, 2009-10ekoan, beste final batean parte hartu zuten, Superkopakoa. Urte hartan Caparrosen jokalariek ezin izan zuten garaikurra eskuratu: Camp Noun jokatutako joanekoan zein San Mameseko itzulikoan galdu zuten.
2011-12 denboraldian beste bi final ikusi genituen, Kopakoa Bartzelonaren aurka Vicente Calderonen eta Europa Leaguekoa Atletico Madrilen aurka Bukaresten. Athleticek ezin izan zuen bi garaikurretako bat bera ere altxatu eta bi partidetan hiru goleko aldearekin galdu zuen.
Hiru denboraldi geroago, 2014-15ean, lehoiak final baterako sailkatu ziren berriro, Kopakoa. Athleticek Bartzelona izan zuen aurrez aurre beste behin ere, oraingoan Camp Nou zelaian, eta kataluniarrek garaipena eskuratu zuten berriro.
Hurrengo denboraldian Athleticek titulu bat irabazi zuen, Superkopakoa. Zuri-gorriek talde gorri-urdinari aurre egin behar zioten, baina oraingoan garaipenak beste kolore batzuk izango zituen. Valverderen mutilek Barça mendean hartu zuten San Mamesen jokatutako joaneko partidan 4-0eko garaipena eta itzulikoan banako berdinketa lortuta. 31 urte pasa ziren Athleticek bere azken titulua lortu zuenetik.
Aurten lehoiek bi final dituzte jokoan, lehena, Superkopakoa, igande honetan FC Bartzelonaren aurka Cartujan (21:00etan). Jokatuko duten bigarren finala aurreko denboraldiko Kopari dagokiona izango da, 2019-20koa, Real Sociedaden aurka, hain zuzen ere. Iragan denboraldiko Kopako finala apirilaren 18an jokatzekoa zen, baina Covid-19ko pandemiaren ondoriozko arrazoiengatik atzeratu egin behar izan zuten, eta denboraldi honetan jokatzeke dago.


Lan plangintza martxoaren 7ra arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka martxoaren 7ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


Athletic-SD Eibar, martxoaren 20ean (14:00etan)
Lehen taldea
Talde armaginaren aurkako derbia martxoaren 20ean jokatuko da, San Mamesen


Laburpena I Levante UD 1-1 Athletic Club (LaLiga 25. J)
Lehen taldea
Partidak bi penalti izan zituen, bat talde bakoitzarentzat, eta bana amaitu zen


“Garaipena merezi izan dugu”
Lehen taldea
Marcelinok, Ciutat de Valencian berdinketa lortu ondoren, bere taldeak Levanteren aurkako berdinketa baino gehiago merezi izan duela azpimarratu du


Sari eskasa berdinketarekin
Lehen taldea
Athleticek Levanteren atean etengabeko arriskua sortu arren, partida berdinketan amaitu zen, bi golak penaltiz sartuta


Hamaikakoak: Levante UD – Athletic Club
Lehen taldea
Kontsulta itzazu Ciutat de València zelaian jokatuko den LaLigako 25. jardunaldiko partidako hasierako taldeak


Marcelino: “Biharko partida bakarrik dugu buruan”
Lehen taldea
Athleticeko entrenatzailearen arabera, ostegunean berriro ere Levanteren aurka Kopako partida jokatu arren, taldeak Ligako partidan soilik jarri behar du arreta: “Partidarik hurbilena da garrantzitsuena”


Deialdia: Levante UD-Athletic Club (25.J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Levanteren aurka Ciutat de Valèncian jokatuko den LaLigako partidarako


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zuri-gorriak Lezamako prentsa aretotik biharko Levante-Athletic partidaren aurretik egingo duen agerraldia


Aste erabakigarria Levanteren aurka
Lehen taldea
Lehoiek, Ciutat de València zelaian jokatuko dituzten bi partidetatik lehenengoari aurre egingo diote ostiral honetan 21:00etan (25. J/LaLiga), martxoaren 4an Kopako finalerdietako itzuliaren aurretik