undefined

“Jokalariek merezita jokatuko dute finala”

“Jokalariek merezita jokatuko dute finala”

Real Madrilen aurka Superkopako finalerdian lortutako garaipenean jokalariek erakutsitako “ahalegina eta konpromisoa” azpimarratu du Marcelinok

“Oso pozik nago jokalariengatik. Aurreko denboraldian Kopan egindakoaren ondoren merezita irabazi dute partida. Aukera zoragarria da beren gaitasuna eta hainbeste defendatzen duten ezkutuarekiko ilusioa erakusteko. Zaleak harro egotea nahi dugu”. Marcelino Garcia Toralen hitzak dira, Real Madrilen aurkako Superkopako finalerdia 1 eta 2 irabazi ostean.

Partidaren inguruan, Marcelinok adierazi du: “Azken txanpan sufritu egin dugu, baina partida ixteko aukeraren bat ere izan dugu. Sufritu gabe Real Madrili irabaztea ia ezinezkoa da”.

Zuri-gorrien entrenatzaileak badaki Athletic “90 minutura” dagoela Kopa altxatzeko. “Irabazi edo galdu egin dezakegu, baina garrantzitsuena burua goian edukitzea da, irabazteko eta parte garen kluba defendatzeko ahalegin guztiak egin ditugula sinetsita egotea”.