

Marcelino Garcia Toral eta Iñaki Williams izan dira Athletic Clubeko protagonistak, bihar La Cartujan (Sevilla), FC Bartzelonaren aurka jokoan izango den 2021eko Superkopako tituluaren finaleko aurretikoan. Ilusio eta adore handiz agertu dira.
Entrenatzaile zuri-gorriak ziurtatu duenez, Athleticek ez du bere plana aldatuko Leo Messik jokatu ala ez: “Guk gure jokoa egin behar dugu, baina aurkariak nola jokatzen duen hartuko dugu kontuan. Ez ditugu lehentasunezko kontzeptuak aldatuko, ez dugu ideia aldatuko Leok jokatzen duen ala ez kontuan hartuta. Aukera horretatik kanpo egon behar dugu, eta Messik jokatu egingo duela eta bere maila gorenarekin pentsatu, eta galarazten saiatu behar dugu”.
Asturiarrak garrantzi handia ematen dio garaikurrari: “Barça denboraldian zehar hainbat titulu irabaztetik oso gertu dago, Athleticek aukera gutxiago ditu eta dituenak dena eta gehiago egin behar izango ditu hori lortzeko. Horixe egingo dute jokalari hauek, zelaian hustu. Athleticek irabazi zuen azken titulua duela bost urte izan zen, eta hori lortzeko ahalik eta gehien egingo dugu”.
“Ez dugu antzeman gure etorrerak zaleen ilusioa areagotu duenik, lanean dugu arreta osoa eta protagonistak jokalariak direla, txikitatik inork ez bezala sentitzen baitituzte kolore hauek. Jokalariak edozein aurkariri irabazteko gal direla konbentzituta jokatzea nahi dugu, eta zaleak taldeaz harro egotea”, esan du Marcelinok.
“Jokalariak denak emanda daude, indartsu eta konfiantzaz, beheak eta goiak irensteko anbizioarekin, sekulako ilusioarekin daude. Ahalegina eta jokoa egingo dute Barçaren aurka txapeldun izaten saiatzeko. Athleticentzat Madril eta Barça mendean hartu ondoren garaikur hau irabaztea sekulakoa izango litzateke”, azpimarratu du.
Bestalde, Iñaki Williamsek azpimarratu du, “Bilbora titulu bat eramateko aukera eta zortea. Berdin zait Messi dagoen ala ez, jokalariak soberan dituzte hura ordezkatzeko, baina badakigu jokalari desberdina dela. Goazen gurera, haiei deseroso sentiaraztera. Irabazi behar badigute, sufri dezatela”.
“Real Madril kanporatu dugu eta Barçari irabaziz gero, balentria historikoa izan daiteke”, argudiatu du aurrelariak. “2015eko finala sinestezina” ekarri zuen gogora: “Oso pertsona gutxik ematen zuten zerbait gure alde bi partidatan, eta lau sartu genizkien (joanekoan). Ilusio berarekin joan behar da, konfiantzaz edozer lor daiteke. Talde zaila gara gainditzeko, lagunekin borrokatzen zarenean, zailagoa zara”.
“Marcelinoren etorrera ondo etorri zaigu, ez genuen egoera oso ona bizi. Ilusioa Bilbora itzuli da, dinamika onean gaude. Taldea ziur dago Barçari irabaz diezaiokegula”, azaldu du Williamsek.



Marcelino: “Biharko partida bakarrik dugu buruan”
Lehen taldea
Athleticeko entrenatzailearen arabera, ostegunean berriro ere Levanteren aurka Kopako partida jokatu arren, taldeak Ligako partidan soilik jarri behar du arreta: “Partidarik hurbilena da garrantzitsuena”


Deialdia: Levante UD-Athletic Club (25.J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Levanteren aurka Ciutat de Valèncian jokatuko den LaLigako partidarako


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zuri-gorriak Lezamako prentsa aretotik biharko Levante-Athletic partidaren aurretik egingo duen agerraldia


Aste erabakigarria Levanteren aurka
Lehen taldea
Lehoiek, Ciutat de València zelaian jokatuko dituzten bi partidetatik lehenengoari aurre egingo diote ostiral honetan 21:00etan (25. J/LaLiga), martxoaren 4an Kopako finalerdietako itzuliaren aurretik


Zozketa: Raul Garciaren kamiseta
Lehen taldea
Parte hartu Athletic Clubeko Instagrameko kontu ofizialean eta lortu kontratua berritu berri duen jokalariaren kamiseta sinatua


“Erronkak, zenbat eta zailagoak hobeto”
Lehen taldea
Raul Garciak, Athleticekin 2022ra arte duen konpromisoa berritu ostean, “Klub honetan lehiatzeko behar den mailan egonda” jarraitzeko asmoa “beti” izan duela aitortu du


Zuzenean: Raul Garciaren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu du jokalari zuri-gorriaren agerraldia Lezamako prentsa aretotik, 2022ra arte kontratua berritu ostean


Raul Garciak kontratua berritu du 2022ra arte
Lehen taldea
Akordioak beste denboraldi baterako aukera ematen du, zenbait helbururen arabera


Berenguer, gol-bolada onean
Lehen taldea
Athletic Clubeko azken fitxaketa goleatzaile zuri-gorrien lehen postuan kokatu da LaLigan sartutako sei golei esker, lau azken bost partidetan


Laburpena I Athletic Club 1-1 Villarreal CF (LaLiga 24. J)
Lehen taldea
Athleticek puntu bat lortu du Katedralean jokatu den Vila-realen aurkako partidan