undefined

Adurizen ezusteko bisita Supercopan

Adurizen ezusteko bisita Supercopan

Lehoiek taldekide ohiaren bisita jaso zuten FC Bartzelonaren aurkako finalaren aurreko jardunaldian

Aritz Aduriz Sevillara joan zen bere taldekide ohiei babesa ematera. Aurreko Errege Kopako finalerako bidean parte hartu zuen aurrelari donostiarrak ez zuen Bartzelonaren aurkako partida galdu nahi izan.

Bisitan, Marcelino Garcia Toral eta egungo talde tekniko zuri-gorria ezagutzeko aukera izan zuen. Ondoren, taldekide ohiak agurtu zituen, eta babes osoa eman zien jokalariei. Lehen taldearekin geratuko da gaur gaueko partida arte.

Adurizek finalerdia familiarekin nola bizi izan zuen kontatzen digu, taldearen unea baloratzen du eta Sevillara taldekide ohiak animatzera joateko aukera nola sortu zen kontatzen digu.