undefined

Pampinen debutaren egunean, gol festa filialarentzat

Pampinen debutaren egunean, gol festa filialarentzat

Reto Iberdrolan jokatzen duen taldeak 4-0 irabazi dio Espanyolen bigarren taldeari Lezaman, Monenteren hirukoteari eta Nerea Nevadoren golari esker

Emakumezkoen bigarren taldea aise gailendu zitzaion Espanyol B-ri Reto Iberdrolaren 12. jardunaldian. Zuri-gorriek 4-0 irabazi zioten talde perikoari Leyre Monenteren partida bikain batean (hiru gol sartu zituen). Nerea Nevadok lehen gola egin zuen. Bi jokalariak lehen taldearen dinamikan daude denboraldi-aurretik. Roberto Pampinek ezin izan zuen bere agintaldia hobeto hasi Iraia Iturregi Primera Iberdrolara igo ostean.

Zuri-gorriek nagusitasunez ekin zioten neurketari, Nerea Nevadok ezkerrarekin sartutako golari esker. Leyrek berak 2-0koa ezarri zuen markagailuan. Atsedenaldira iritsi aurretik, eta jaurtiketa indartsuz, Monentek berriz ere area ertzetik, 3-0eko errenta jarri zuen.

Aldageletatik igaro ostean, Athletic ez zen konformatu eta lanean jarraitu zuen. Monentek 4-0ekoa sartu zuen Lezamako euripean. Logroñokoak erdiraketa ona aprobetxatu zuen bigarren zutoinean eta baloia sareetara bultzatu zuen botearekin. Pampinek aulkia mugitzeko aprobetxatu zuen eta bost aldaketak egin zituen. Partida 4-0ekoarekin bukatu zen. Emaitza honekin, emakumezkoen bigarren taldeak hirugarren garaipena jarraian lortu du eta datorren asteazkenean, 17:30ean, Lleidan, AEM taldeko liderraren aurka jokatuko duen partidan pentsatzen ari da.