

Athletic Cluben ospakizun instituzional tradizionalak Bilboko Udaletxean hasi dira, eta bertan Juan Mari Aburto hiriko alkateak delegazioari harrera egin dio ekitaldi xume batean, osasun egoerak eskatzen duen bezala. Iker Muniainek Kopa eskaini du Jose Angel Iribar, Aitor Elizegi presidentea, Mikel Martinez presidenteordea, Jon Berasategi zuzendari nagusia, Marcelino Garcia Toral entrenatzailea, eta bost kapitainak, Oscar de Marcos, Mikel Balenziaga, Iñaki Williams, Raul Garcia eta Txantreako jokalari enblematikoa bera, bertan izan direla.
Aburtok Athleticen ereserkiaren soinuaz harrera egin die eskaileretan. Iker Muniainek, Koparekin, Elizegi eta Marcelino izan ditu alboan, eta bera agurtzen lehena izan da ohorezko aurreskua baino lehen. Alkateak Bilboko bandera oparitu dio Klubari, eta adierazi duenez “harro gaude zuen balentria historikoaz, errespetua eta esker ona, hori da gure estiloa. Gaizkak eta Aduk bidea ireki zuten, eta Marcelinok errealitate bihurtu du. Urrezko orri bat idatzi duzue Bilbon”.
“Ederra egin duzue. Haurrek ispilu bat zuengan eta neskengan ikus dezatela eta kamiseta hau jantzi nahi izatea. Pandemiak une ahaztezinak kentzen dizkigu, baina berandu baino lehen itzuliko dira. Gaur, Bilbok Txapeldunak pankartarekin ezagutuko zaituzte. Superkopa hau zuek nahi zenuten, eta guk ere bai, albiste on bat behar genuen. Harrotasun dosi handiko txerto hau behar genuen. Hilabete batzuk barru zuen zain egongo gara, apirilean bat ez, bi aukera baizik izango ditugu. Gora Bilbao, aupa Athletic!”, bota du Aburtok.
Aitor Elizegik emozio mezua ekarri nahi izan die athleticzale guztiei hain luzea izan den 2020. urteagatik, eta garaipena haiei eskaini die. “Egunero, kapitain hauek egoteko beste modu bat irudikatzen dute, Muniain buru dutela, eredu bat”, azpimarratu du. “Gaizka (Garitano) eta Patxi (Ferrerira) gogoan ditut, Marcelinok hamar egun daramatza, lehenengo egunetik gugan sinetsi du, gurekin hunkitzen da. Gure indarguneak identifikatu ditu, ahalegina jaso eta irabazle bihurtu du”.
Muniainek, lantaldearen izenean, esan duenez “titulu honek sortzen digun harrotasuna azalezina da, oso gertu sentitu ditugun guztiei poza ematea, eta pena da balkoitik garaikur eder hau ez erakustea. Pozten gara poztasun hori Bilboko, Bizkaiko eta Euskadiko etxe guztietara eramateaz. Ea laster merezi duen bezala ospatzen dugun”.
Marcelinok eskerrak eman nahi izan dizkie berarengan konfiantza izan duten pertsonei, “erronka handi hau zuzentzeko, eta futbolariei euren maitasun eta profesionaltasun guztia emateagatik”. “Eskerrik asko bilbotarrei eta bizkaitarrei errespetuz hartzeagatik. Dedikazioa eta lana ez da faltako. Nahiago nuke egoera zail honetan Athleticen zale handi hau zoriontsu egingo bagenu. Denboraldi amaierara arrakasta gehiagorekin iristea nahiko nuke”.



“Egin ditugun gauza onekin geratu behar gara”
Lehen taldea
Marcelino Garcia Toral, gaurkoan hiru puntuak lortu ez arren, baikor da lehoiek datorren larunbatean Bartzelonaren aurka jokatuko duten Kopako finalerako


Golik gabeko berdinketa Deportivo Alavesen aurka
Lehen taldea
Pachecok, hiru geldiketa oni esker, Athletic geldiarazi du San Mamesen


Hamaikakoa: Athletic Club – Deportivo Alaves
Lehen taldea
Kontsulta itzazu San Mamesen 16:15etik aurrera jokatuko den LaLiga Santanderreko partidaren hasierako hamaikakoak


Athletic Club-Deportivo Alaves partidaren buletina deskargatu
Lehen taldea
Gozatu San Mameseko partidetarako dugun buletin digital berriaz, partidaren aurreko eduki guztiekin


Marcelino: “Kolpe bat jasotzen duzunean, altxatu eta ikasi egiten duzu”
Lehen taldea
Entrenatzaile zuri-gorria “pozik” agertu da taldearen erreakzioarekin, “lehiakorrak egiten gaituzten zenbait alde” berreskuratu ostean


Yeray Alvarezen eta Yuri Berchicheren mediku txostenak
Lehen taldea
Bi jokalariak deialditik kanpo geratu dira dituzten lesioengatik


Deialdia: Athletic Club-Deportivo Alaves (30. J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 21 jokalari deitu ditu bihar Alavesen aurka San Mamesen jokatuko den LaLigako partidarako


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zurigorriak Lezamako prentsa aretotik egingo duen agerraldia, biharko Athletic Club – Deportivo Alaves neurketaren aurretik


%30eko deskontuak New Balance produktuetan
Lehen taldea
Athletic Clubeko dendek 2020-21 denboraldiko entrenamendu bilduma ofizialeko produktuen prezioa jaitsiko dute gaurtik aurrera


Yeray Alvarezen, Yuri Berchicheren eta Peru Nolaskoainen mediku txostena
Lehen taldea
Lehenengo biek giharretako arazoak dituzte eta Peru Nolakoain kirofanotik pasako da