undefined

“Partida ezberdina izango da, baina irabaztea dagokigu”

“Partida ezberdina izango da, baina irabaztea dagokigu”

Marcelinok badaki Eivissa talde “aditua” dela 2.B mailan, eta onartu du “akatsa” litzatekeela “faboritoak izateagatik lasaitzea”

Andaluzian jokatutako Supercopako lauko finalean garaipena lortu eta hiru egunera, Marcelino Garcia Toralek agerraldia egin du Lezamako prentsa aretoan, UD Ibizaren aurkako Kopako final-hamaseirenetako atarikoa aztertzeko.

Athletic faboritoa dela onartu du entrenatzaile zuri-gorriak, baina “lasaitzea akatsa izango litzatekeela” ohartarazi du. Eivissako zenbakien arabera, “2.B mailako talderik onena da, eta Kopan sorpresa jo zuten Celtaren aurka. Cornellaren kasua gertu daukagu ere, Atletico Madrilen aurka. Partida lehiatua izango da, baina badakigu aurrera egin behar dugula”.

Marcelinok “errespetua” eskatu du 2.B mailan aditua den talde baten aurrean. “Guk irabazteko gutiziari eutsiko diogu, eta geure buruaren aurka lehiatuko gara hobeak izateko”.

Supercopa irabazi izanak taldean sortu duen ilusioaz galdetuta, entrenatzaile zurri-gorriaren ustez, “egokiena subidoia baliatzea litzateke taldearen maila handitzen jarraitzeko. Taldearen pentsamoldea horretarako egokia da, egunetik egunera hobeak izan gaitezke”.

Hamaikakoan aldaketak izango direla aurreratu du Marcelinok: “Esfortzu handia egitetik gatoz, eta, era berean, gainerako jokalariak eguneroko lanean ari dira, modu bikainean”.