

Gaur, 2021eko urtarrilaren 20an, ehun urte betetzen dira Telmo Zarraonaindia Montoya, Zarra, Athletic Cluben garai bateko futbolari ospetsua jaio zela. Zuri-gorrien historiako talde gogoangarrienetako bateko aurrelaria, Zarrak hamabost denboraldi egin zituen klubean, Liga bat, bost Kopa, Eva Duarte Kopa bat (egungo Superkoparen aitzindaria) eta Pichichi sei aldiz izan zelarik, 335 gol lortuz 354 partidatan. Klubaren historiako goleatzaile nagusia da, eta familia zuri-gorriak buruz errezitatzen duen aurrealde ahaztezin baten errematatzaile nabarmena: Iriondo, Venancio, Zarra, Panizo eta Gainza. Belaunaldien artean transmititzen da haren ondarea.
Athletic Clubek omenaldia egiten dio Zarrari eta bere mendeurrena ospatzen du San Mamesen 1940ko urriaren 6an bere debut ofiziala ikusi zuten bi bazkiderekin batera. Ana Lekuona Agirrek (98 urte) eta Jose Maria Abaituak (96 urte) mito horren irudia ekarri dute gogora, eta haren ibilbidearekin zerikusia duten pasadizo batzuk berreskuratu dituzte. Era berean, omenaldia Athletic Club Museoaren funtsetatik ateratako Zarrari buruzko argazkiekin eta bideoekin osatzen da. Museoan bertan, aurrelariak leku garrantzitsua du bilduma iraunkorrean, klubeko beste mito handi batzuekin batera: Pichichi, Belauste, Gainza, Iribar, Rojo, Guerrero eta Eli Ibarra.
Erandioko Asuan jaioa eta herriko tren-geltokiko buruaren semea, txikitatik baloian jolastu zuen Zarrak bere anaiekin batera, bai jaioterrian, bai Mungian. Gaztetan, familiarekin joan zen hara. Auzoko futboletik Erandiora igaro zen, eta Ana Lekuonak eta Josemari Abaituak gogoratzen dutenez, Athleticek fitxatu zuen, Bizkaiko selekzioak San Mamesen Gipuzkoakoari sartu zizkion 9 goletatik 7 sartu ondoren. Talde zuri-gorrian egin duen ibilbidea historiako loriatsuenetako bat da, eta 1954/55 denboraldian erretiratu ondoren, oraindik amateur gisa jokatu zuen Indautxun eta Barakaldon. Espainiako selekzioarekin hogei aldiz internazionala, hogei gol sartu zituen, horietatik ospetsuena Ingalaterraren aurka 1950eko Brasilgo Munduko Txapelketan lortu zuena izan zelarik.
Bere futbol etapa bikainetik haratago, Zarra, familia zurigorrian, oso maitatua eta miretsia den pertsona bezala gogoratzen da, eta, beste ezeren gainetik, pertsona ona bezala. Klubaren omenaldia jaso zuen 1997an, Athleticek Ligako konbinatu baten aurka San Mamesen jokatu zuen partida baten bidez. 2006ko otsailaren 23an hil zen. Lezaman, Zarraren busto batek, 2005ean 25 Peña zuri-gorriek egindakoa, bere irudi mitikoa gogorarazten du, Athleticeko etorkizuneko belaunaldi guztientzako ispilua.



Elizegi: “Athletic txapeldun batekin amets egiten dugu”
Kluba
Athleticeko presidenteak Ezohiko Batzar Nagusiari buruzko balorazioa egin du: “Bazkideen konfiantza sentitu dugu, baina baita gauzak hobetu behar ditugula ere”


Zuzenean: Aitor Elizegiren prentsaurrekoa
Kluba
Streaming bidez jarraitu Athletic Clubeko presidenteak atzoko Batzar Nagusiaren inguruan egingo duen agerraldia


Batzarra: bozketen emaitzak
Kluba
Hauek dira bazkide konpromisarioen artean bozkatu diren Ezohiko Batzar Nagusiaren Gai-zerrendako hiru puntuen emaitzak


Presidentearen hitzaldia Ezohiko Batzarrean
Kluba
Aitor Elizegiren hitzak Athletic Clubeko Ezohiko Batzar Nagusiaren irekieran


Ezohiko Batzar Nagusia eratu da
Kluba
347 bazkide konpromisario telematikoki konektatu dira 10:00etan, beraz Gai-zerrendako puntuak garatzen hasi dira


Zuzenean: Ezohiko Batzar Nagusia 2020
Kluba
Streaming bidez jarraitu batzarrean eztabaidatuko den gai zerrenda


Kuotei buruzko galderak eta erantzunak
Kluba
Athletic Clubek datorren igandean Ezohiko Batzar Nagusian egingo duen kuoten proposamenaren inguruko zalantza ohikoenei buruzko informazioa


Akordioa Athleticen gizonezkoen lehen taldearekin
Kluba
Jokalarien soldataren borondatezko bigarren murrizketa hamar hilabetean


San Mames, gorriz Sortzetiko Kardiopatien Munduko Egunean
Kluba
Gure futbol zelaia txikienen bihotza zaintzearen alde argiztatu da


San Mameseko jatetxeak, berriro zabalik
Kluba
La Campa de los Ingleses bere jarduerara itzuli da. San Mames Jatetxeak bihartik aurrera, otsailak 13, egingo du