undefined

Amaia Garciaren osasun egoera

Amaia Garciaren osasun egoera

Reto Iberdrolaren taldeko erdiko atzelariak denboraldia galduko du lotailu gurutzatua hautsi duelako

Amaia Garcia (2001-01-11) emakumezkoen bigarren taldeko jokalaria larri lesionatu da. Bilboko atzelariak belaunean min hartu zuen asteazkenean Reto Iberdrolaren taldeak Recasensen jokatu zuen partidan eta bigarren zatiaren hasieran ordezkatu behar izan zuten. Lehen azterketen ostean, Klubeko Zerbitzu Medikoek belauneko lesioa lotailu gurutzatuaren haustura dela erabaki dute, eta, ondorioz, denboraldi osoa galduko du.

Aurreko denboraldia, pandemiaren ondorioz gelditua, ez zen zorionekoa izan atzelari gaztearentzat, lesioen ondorioz 7 partida baino jokatu ez zituelako.

  • Amaia Garcia: ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren haustura eta alboko lotailuaren bihurritua. Ebakuntza kirurgikoaren zain.